Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Emakumeen jaialdia izango da hilaren 20an Azpeitian

Musika, bertso eta dantza ikuskizunak eta emakume guztien partaidetzari irekitako afaria izango dira

Sábado, 14 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:13h

azpeitia- Udaleko Parekidetasun sailak eta Emakumeen Mahaiak kurtso bukaerako jaialdia antolatu dute hilaren 20rako Sanagustin kulturgunean. Festa horren helburuak “ikasturtean zehar Emakumeen Txokoan garatu diren Jabetze eskolako ikastaro eta ekimenetan parte hartu duten emakumeak elkartzea, beren esperientzia partekatzea eta egindako lanaren emaitza herritarren aurrean aurkeztea” izango dira.

Aurreko urteotan bezala, herritar guztien partaidetzari irekitako ikuskizun desberdinak eta emakumeen afaria izango dira ikasturte amaierako jaialdian.

Egitarauari hasiera emateko, Amaia Garmendiak zuzendutako gitarra emanaldia egongo da 18.30ean eta horren ondoren Miren Amuriza bertsolariaren Kapulana bat zintzilik ikuskizuna, Mirari Amenabarrek zuzendutako Bollywood dantza saioa eta batukadarekin poteoa.

Festari amaiera ona emateko afaria egongo da eta bertan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eros ditzakete txartelak, 20 eurotan, Emakumeen Txokoan edo Udaleko Parekidetasun sailean. Hori bai, ikasle, langabetu edo zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrentzako prezioa 10 eurokoa izango da.

Ostegunean, zinea Emakumeen Mahaiak eta Paradisu zinemak Jon Abrilek zuzendutako Neskatoak dokumentalaren emanaldia antolatu dute elkarlanean datorren ostegunerako (hilak 19). Proiekzioa 21.00etan egingo da, Soreasu antzokian. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902