Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Pasai San Pedrok Proisa berria martxan jarri du

Astelehenero biltzen dira espazio kulturalaren kudeaketa antolatzeko

Aitziber Muga - Sábado, 14 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Pasaia- San Pedroko bizilagunek Proisa probisionala martxan jarri dute Ertiko Udal Aretoan barrutiak daukan kultur erabileratarako espazioen beharra asetzeko, eraikineko erabilera sustatuz eta partaidetza bultzatuz.

“Astelehenero 19.30ean elkartzen gara talde ezberdin zein norbanakoak bertan, kudeaketa antolatzearren, gure artean eztabaida sortzearren, proposamenak entzuteko... nahi duguna egiteko. Denona dena denon artean egiteko!”, adierazi dute proiektuaren sustatzaileek.

Azaldu dutenez, Proisa ez da elkarte soil bat, elkarte eta norbanakoen elkartea baizik, “herritarron behar soziokulturalen inguruan batzartzeko gune bat”.

Jadanik doako musika eskola eta haur eta familien txokoa sortu dituzte, baita kontzertuak antolatu ere.

Bestalde, San Pedroko jaietako portada haurrek egitea proposatu du barrutiko Jai Batzordeak. Ahalik eta parte-hartzaileena izan dadin, ume bakoitzak egindako marrazkiekin collage bat egingo dute eta horri argazki bat aterako diote.

Horretarako, bihar Ertira tenperak eta orriak eramango dituzte haurrek bere marrazkia egiteko. Nahi duenak etxetik ere ekar dezake bere lana.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902