Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

San Isidro jaia ospatuko dute Arraten eta Madarixan

Azpeitiko Aratz-Errekan eta Arroabean ere festa giroa izango da asteburuan

Jabi Leon - 2016(e)ko maiatzaren 13a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Urtero bezala, herri kirolen jaialdia izango da San Isidro egunean Arraten.

Urtero bezala, herri kirolen jaialdia izango da San Isidro egunean Arraten.

Galería Noticia

Urtero bezala, herri kirolen jaialdia izango da San Isidro egunean Arraten.

eibar- Debabarrena eta Urola Erdiko bizilagunek San Isidro egunarekin disfrutatzeko aukerak izango dituzte asteburu honetan zehar leku askotan. Izan ere, festa giroa egongo da Eibarko Arraten, Azkoitiko Madarixan, Azpeitiko Aratz-Errekan eta Arroabean.

Debabarreneko baserritarrak igandean (San Isidro egunean) elkartuko dira Arraten. Eguneko egitarauari hasiera emateko meza izango da 11.00etan, trikitilari eta bertsolarien partaidetzarekin. Horren ondoren, Aurreskua, prozesioa, bildutakoen-tzako hamaiketakoa eta azken hamar urteotan Debarroa proiektuan parte hartu duten eskualdeko ikastetxeei errekonozimendua egongo dira.

Bestalde, 12.30ean San Isidroetako XIV. Aizkolari txapelketa jokatuko da (tartekaturik, harrijasotzaileen saioa ere izango da) eta 14.30ean anaiarteko bazkaria ospatuko da Kantabria jatetxean. Amaitzeko, idi demak izango dira (17.30ean).

Urtero bezala, Arratera joateko garraio zerbitzua izango da (doan) Debabarrenean. Autobusa 9.00etan irtengo da Itziartik eta geldiuneak egingo ditu Debako estazio aurrean (9.15), Mendaroko rotondan (9.30), Elgoibarko Txankakoan (9.45) eta Soraluzeko zubian (10.00).

Urola Erdian Azkoitiko Madarixa auzoan San Isidro festak asteburuan zehar ospatuko dituzte. Hasteko, mus txapelketa izango da gaur (21.30ean) Otarren.

Bihar, berriz, meza (10.00), pilota partidak, marrazki lehiaketa eta buruhandiak (11.00), auzotarren arteko herri kirolak (12.00), bazkaria, haurrentzako jolasak (16.30), gizaproba (18.00) eta afaria (21.00etan Otarren) egongo dira eta igandean prozesioa (9.45), meza eta hamaiketakoa.

Azpeitiko Aratz-Erreka auzoan ere San Isidro festak izango dira asteburu osoan zehar. Jaiak abiatzeko txupinazoa botako dute gaur (19.30ean) eta hortik aurrera dozenaka ekintza burutuko dira igandera bitartean.

Era berean, Arroabeako bizilagunek Sanisidroak ospatuko dituzte. Bihar sagardo eta txorizo dastaketa (18.30), triki-kantu poteoa eta kantu afari herrikoia egongo dira eta igandean Elkartearen alde egin dutenen omenezko meza (12.30ean).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902