Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lasarte-Oriako euskaldunak armairutik irtengo dira

9. Euskararen Maratoia urriaren 22an eta 23an ospatuko da, hizkuntza ezagutzen dutenek egunerokotasunean erabil dezaten eskatuko dute

Erreportajea Aitziber Muga. Argazkia Txintxarri - 2016(e)ko maiatzaren 13a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Lasarte-Oriako 9. Euskararen Maratoiaren aurkezpeneko talde argazkia.

Lasarte-Oriako 9. Euskararen Maratoiaren aurkezpeneko talde argazkia.

Galería Noticia

Lasarte-Oriako 9. Euskararen Maratoiaren aurkezpeneko talde argazkia.

Irten armairutik izango da aurtengo Lasarte-Oriaren Euskararen Maratoiaren leloa, euskaldun guztiak, berriak nahiz zaharrak, euskaraz beldurrik gabe egitera animatzeko. Euskarak gaur egun duen erronka ezagutzatik erabilerara salto egitea da. Honela azaldu zuten asteazken arratsaldean herriko erakundeek eta Udalak egindako aurkezpenean.

Jaialdia urriaren 22an eta 23an ospatuko da eta pixkanaka-pixkanaka edizio honetako xehetasunak ematen joango dira. Horretarako, www.euskararenmaratoia.eus webgunea martxan jarriko da. Bertan 9. Euskararen Maratoiko informazio guztia txertatzen joango dira eta hemendik egin ahal izango dira izen-emateak ere.

Espero denez, bederatzigarren edizio hau berezia izango da. Lasarte-Oriako Euskara teknikariak, Iñaki Arrutik, gogorarazi zuenez, aurten herrian euskalgintzak urteurren ugari ospatuko ditu: Landaberri ikastolaren 50. urteurrena, udal euskaltegiaren 30 urteak eta Ttakun kultur elkartearen eta bertso eskolaren zilarrezko ezteiak.

Gauzak horrela berrikuntza ugari egongo dira. Horietako bat Maratoiko 40 orduez gain, herrian 40 egunez euskaraz hitz egiteko erronka zabalduko da. Ekimen hau EHUk eramango du aurrera Foru Aldundiko babesarekin eta datozen hilabeteetan aurkeztuko dira proiektu honen zehazkizunak.

Bestalde, 9. Maratoiaren bideoklipa eta abestia ere aurkeztu ziren. Bideoklipan armairu txuri eta dotorea azaltzen da herriko gune desberdinetan eta bertatik euskaldunak eta jaialdia dinamizatuko duen zortzikotea ateratzen dira. Abestia, ordea, herriko pailazoen Egiozu euskarazkanta da. Abesti hau eta aurreko maratoietako abesti guztiak webgunean jarriko dira herritarrak ikas di-tzaten jaialdian abesteko.

Nola ez, aurtengo zortzikotea ere aurkeztu zuten. Batzuk izen eta aurpegi ezagunak dira, beste batzuk, ordea, aurten estreinatuko dute kargua. Joxe Mari Azkonobieta, Agus Mujika, Joxe Mari Agirretxe, Rebeka Garzes, Estitxu Garmendia, Mikel Izquierdo, Enara Ieregi eta Oihana Fu Otaegi izango dira bi egun horietan oholtza gainean, euskarak bost minutu baino handiagoko etenik izan ez dezan arituko direnak. Horretarako umorea ardatz duten sketxak antzeztu eta herriko elkarte zein taldeek prestatu dituzten emanaldiei bide emango diete.

Azken finean, Euskararen Maratoia lasarteoriatar askok euskaldun izateko duten nahia sinbolizatzen duen jai bat da. 1986an hasi zen ospatzen eta geroztik, etenik gabe, lau urtez behin antolatzen da. Euskararen Maratoia larunbatean goizeko 8.00etan hasten da eta igandean gaueko 24.00etan amaitu.

Euskararen Maratoiaren antola-tzaile ofizialak Ttakun kultur elkartea eta Lasarte-Oriako Udaleko Euskarako Batzordea dira. Ttakunek dinamizatzen du jaia eta Udalak jar-tzen ditu baliabideak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902