Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Andoainek kakak biltzeko poltsak doan emango ditu

Txakurra dutenen eta ez dutenen arteko elkarbizitza hobetzearren Udalak kanpaina berri bat abiatu du

2016(e)ko maiatzaren 13a, ostirala - 06:13etan eguneratua

andoain- Kanpaina berri bat jarri du martxan Andoaingo Udalak, herrian elkarbizitza hobetzeko asmoz. Zehazki, txakurra duten bizilagunen eta ez dutenen artekoa da helburu nagusia. Horretarako kale, lorategi eta berdeguneetan kartel berriak ipini dituzte eta hainbat dendatan kakak biltzeko poltsak eramateko poteak banatuko dituzte doan.

Denbora gutxian asko hazi da txakurren kopurua;gaur egun 2.000 txakur inguru daude 15.000 biztanleko herrian. Hala izanik maiz egin daiteke topo txakur kakekin kalean eta egoera hau zikina izateaz gain, higiene arazoak ere ekar ditzake.

Hori dela eta Andoaingo Udalak kontzientziazio kanpaina bat jarri du abian, euren animalien gorotzak jasotzen ez dituzten jabeei zuzendua batez ere.

Bestalde, udaletxetik ohartarazi nahi dute, lorategietan ere bildu behar direla gorotzak. Uste herrikoia bait da belarrari mesede egiten diola, eta ez omen da hala. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902