Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Boteprontoan

Bizileku

Karmele Jaio - 2016(e)ko maiatzaren 13a, ostirala - 07:02etan eguneratua

Bizitzeko leku egokia dela sentitzeko, zer behar du herri edo hiri batek? Batzuetan, hiri bat bisitatzen ari garenean, zerbaitek esaten digu bizitzeko leku egokia izan daitekeela, eta agian ezer gutxi dakigu hango biztanleriaren bizi kalitateari buruz, haien langabezia tasari buruz, berdintasun mailari buruz eta abar. Baina kaletik goaz eta zerbaitek esaten digu hiri edo herri hori egokia izan daitekeela bizitzeko.

Nik uste dut gauza eta detaile txikiek ematen digutela sentsazio hori. Zebrabidetik errepidea igarotzera joan eta gidariek bitan pentsatu gabe balazta zapaldu eta autoa gelditzen dutela ikustea, adibidez. Detaile txiki horrek asko esaten du jendearen errespetu mailari buruz. Edo taberna batean zerbitzaria zurekin adeitsua denean, edo arraza ezberdinetako pertsonen lagun taldeak edo bikoteak ikusten dituzunean, edo parkean jendea irakurtzen ikusten duzunean...

Eta kontrakoa ere gertatzen da, elkarren artean oihuka eta haserretuta hitz egiten duen jende asko ikusten duzunean, autobusera adineko pertsona bat igo eta inork ere ez dionean bere lekua eskaintzen... Orduan pentsatzen duzu ez dela hori bizitzeko leku egoki bat. Tamalez, askotan zeure hirian bertan sentitzen duzu azken hau.

Nik, adibidez, aspaldi utzi nion egunkarien edizio digitaletako albisteei jendeak egiten dizkien komentarioak irakurtzeari, baina duela gutxi konturatu barik halakoak irakurtzen hasi eta komentario batzuen errespetu falta dosi itzela ikusita, ezjakintasunaren alarde lotsabako hura, bat batean sentitu nuen nik ez dudala halako jendearekin bizi nahi. Une horretan bertan damutu nintzen anonimatu koldarraren babesean esaten diren astakeri haiek irakurtzeaz, eta erabaki nuen ez ditudala inoiz gehiago irakurriko, ez behintzat benetako izen eta abizenekin sinatuta agertzen diren arte.

Nik bizitzeko egokia den leku baten bizi naizela pentsatu nahi dut eta komentario mingarri horiek idazten dituztenak gutxiengo bat direla, zarata egiten duen gutxiengo bat. Horiek dira zebrabideetan gelditzen ez direnak, autobusean adineko pertsonei lekua eskaintzen ez dietenak eta abar.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902