Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eszenako lanez osatutako “konbaterako liburua”

Oier Guillán idazleak ‘Mr. Señora’ antzerki liburua plazaratu du Txalapartarekin

Marta Esnaola Ruben Plaza - 2016(e)ko maiatzaren 13a, ostirala - 06:14etan eguneratua

Oier Guillán idazlea bere liburu berriarekin, atzo, Donostian.

Galería Noticia

Oier Guillán idazlea bere liburu berriarekin, atzo, Donostian.

donostia- Gorputz meatxatu eta matxinatuak, genero ezadostasunak eta beste hainbat gai “ausartari” buruzko gogoetak paperera pasa ditu Oier Guillán idazleak Mr. Señora eta beste ileorde batzuk (Txalaparta) liburuan. Zazpi eszenako lanez osatutako alea da, azken hamar urteetan idatzitakoak eta gehienak, oholtzara eraman gabeak. “Ez dira taularatzeko lanak, azkar batean gogoeta batzuk adierazteko idatzitako testu irekiak baizik”, azaldu zuen egileak atzoko aurkezpenean.

Mikel Soto editoreak aitortu zuen antzerki liburu bat argitaratzea betiere oso ausarta dela, baina Guillánen lana babestea erabaki zuten, “denbora asko eskaini baitie arazo batzuei, eta hauei aurre egiteko gaitasuna du”. “Oierren ideien artean pentsamendu bakarrari aurre egiteko antidoto asko daude”, gaineratu zuen, eta lan estetiko eta polita bada ere, “konbaterako liburua” dela azpimarratu zuen.

Edukiari dagokionez, Mr. Señoraosatzen duten zazpi lanetan hainbat gai jorratu ditu. “Batzuetan maitasuna da nagusi, eta askatasunak, gizontasunak eta gizonkeriak, minak eta hitzuntza hautuak ere euren indarra dute”, adierazi zuen liburuaren egileak. “Ez naiz genero gaietan aditua, baina gogoeta egin dut eta galderak planteatzen ditut nire idatzietan”, gaineratu zuen.

Genero aldetik ere ezadostasunak daudela gehitu zuen, eta an-tzerkia nagusi bada ere, poesiatik, saiakeratik, narrazio laburretik eta beste genero batzuetatik duela aitortu zuen.”Gainera, tonu ezberdinak ditu: batzuetan gogoeta bat dela oso agerikoa da, baina beste batzuetan, umore tontoak eta absurdoak indarra dute, gehienbat elkarrizketak nagusi diren testuetan”, esan zuen.

Bestalde, azala eta zazpi ilustrazio Idoia Beratarbide irudigileak egin ditu. “Antzezlan bakoitzaren aurretik ilustrazio bat egin dut, eta askotan errepikatzen diren gaiak erabili ditut, generoa eta ispilua, besteak beste”, azaldu zuen Beratarbidek. Gainera, irudi bakoitzak bestea elikatzen duela azpimarratu zuen, euren artean erlazionatuta daudela azalduz.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902