Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Julen Palenzuela eta Jon Silveira beti gazte sokatira taldeko kirolariak

“Holandako Munduko Txapelketan parte hartzea esperientzia ona izan da”

Beti Gazte sokatira taldeko Julen Palenzuela eta Jon Silveirarekin solasean aritu ginen Tantirumairun duela gutxi eta kirol honen inguruan aunitz ikasi genuen.

Tantirumairu Ikastola - 2016(e)ko maiatzaren 12a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Tantirumairu Ikastola Lesaka.

Tantirumairu Ikastola Lesaka.

Galería Noticia

Tantirumairu Ikastola Lesaka.

lesaka- Julen Palenzuela eta Jon Silveira Tantirumairu ikastolara etorri ziren. Lehenengoa, ikastolako ikasle ohia da eta bigarrena ikastolako gurasoa. Biak Holandako mundialean egon dira Beti Gazte sokatira taldearekin eta horretaz solastera etorri ziren guregana.

Noiz sortu zen Beti Gazteko sokatira taldea?

-1992an sortu zen Beti Gazteko sokatira taldea. 1992a baino lehen bazen jendea zaletasun hori zuena baina txapelketetan eta, serio, 1992an hasi ziren. Talde horrek 2007ra arte iraun zuen. Taldea ez zuen pertsona zehatz batek sortu, lagun talde bat elkartu zen eta talde horretako bi partaide daude orain: Paxkual Taberna, orain entrenatzaile eta tiralaria da. Bestea, berriz, Karmelo Mitxelena da. Gu, 2011 urtean hasi ginen sokatiran.

Emakumezko talderik ba al dago?

-Orain bertan ez dago emakumezko talderik baina izan zen talde bat 2007tik 2011ra bitarte tiratzen aritu zena. Italiako mundial batean ere egon ziren.

Badakigu Holandako Munduko Txapelketan egon zaretela. Nolako esperientzia izan zen?

-Ba esperientzia oso ona izan zen nahiz eta prestatzen eta entrenatzen sufritu. Gose pixka bat ere pasa genuen. Behin han, harremana ere izan genuen beste sokatira taldetakoekin eta esperientzia ona izan genuen denok. Mundu guztiko tiralariak zeuden: Iparraldeko irletakoak (Irlanda, Eskozia, Inglaterra...), italiarrak, frantziarrak, Euskal Herria ere bertan zegoen. Hego Afrikakoak bereziki onak ziren, baina txinatarrak ere onak ziren. Herrialde bakoitzak bere teknika du eta gure teknika presioa egin eta ahalik eta gehien irautea da, besteak nekatu arte. Eskoziarrei irabazteko teknika, hasieran egurra ematea da.

Zein helbururekin joan zineten? Bete al ziren?

-Parte hartzeko helburuarekin joan ginen eta helburu hori bete egin genuen. Gainera, klub artekoan dominarik lortu ez bagenuen ere, Julen Palenzuelak euskal selekzioarekin zilarrezko domina lortu zuen nazioarteko 23 urtez beheitiko 600 kiloko txapelketan.

Astean zenbat entrenamendu izaten dituzue?

-Euskal Herrikoa bezalako txapelketetan suabexeago entrenatzen dugu baina mundial bat dugunean gogor entrenatzen dugu: astean 5 egunez. Bitan soka, beste bitan gimnasioa eta egun batez entrenamendu fisikoa.

Zein modalitate daude sokatiran?

-Taldeak bi modutara egon ahal dira: lau lauren kontra edo zortzi zortziren kontra. 4x4n bi maila daude: 300kg eta 320kg. 8x8n, berriz, lau maila: 560kg, 600kg, 640kg eta 680kg. Zortzi tiralarien batura pisu hori ala gutxiago izan behar da. Tirada baino lehen, bakoitzak bere pisua mahai gainean jarri behar du.

Garrantzitsua al da taldearen pisua?

-Bai, garrantzitsua da eta altueraren arabera izaten da. Normalean, bakoitzak jarri behar du bere topea. Mundiala baino egun bat lehenago pisatzen gara eta esan bezala, txapelketetan pisu desberdinak daude. Hau da, taldekide guztien pisuaren baturak pisu jakin bat izan behar du edo gutxiago. Bakoitzak bere pisua kontrolatu egin behar du, adibidez: nik “gaur 73 kg baldin baditut, txapelketarako 3-4kg bajatuko ditut larunbaterako” esan dezaket. Larunbatera arte dieta berezi bat egingo dut eta bakoitzak hori egiten duenean jakingo dugu gutxi gorabehera zenbat pisatuko dugun. Lehiatzerakoan, hiru aukera daude pisuan sartzeko. Bigarrenean, pisuan sartzen ez bazara, ordezko bat hartzeko aukera duzu. Bestela, talde guztiak arropa asko jarri eta laisterka egitera joan behar du pisua galtzeko. Pisuan sartzen ez bazara, talde guztia kanporatua egongo da.

Beraz, dieta berezia segitzen duzue.

Bai, dieta ere oso garrantzitsua da sokatirako. Berez, mundialerako prestatzaile fisikoa dugu eta berak jartzen dizkigu dieta berezi horiek. Gutxi jatea baino, garbi jatea da kontua. Grasa edo lipidoak ahalik eta gehien murriztu behar dira eta karbohidratoak jan behar dira. Baina inoiz ez gauez. Proteinak ere jan behar dira baina grasa gutxikoak: oilaskoa, indioilarra, arraina... fruitu eta barazkiak ere asko eta azken bi egunetan gutxi jaten da eta gosea pasatzen da. Hala ere, pisatu ondotik berriro jan dezakegu.

Gertatu al zaizue noizbait, ustez eta pisuz ongi zoazten, behar baino gehiago pisatzea?

-Behin pasatu zitzaigun, Adunan. 8x8 Euskal Herriko lehiaketan izan zen. Pisatu eta ez ginen pisu mugan sartzen eta ahalik eta arropa gehien jarri eta laisterka egitera joan ginen. Badaezpada, beti eramaten dugu norbait erreserba moduan eta horrelakoetan bi aukera dituzu: bat, talde guztia pisua bajatzen saiatu edo bestea, aldaketa egitea gutxiago pisatzen duen batengatik.

Pentsatu al duzue noizbait haurren talde bat sortzea?

-Bai, gure entrenatzaile Paxkualek proposatu egin zuen baina dirua, denbora eta jendea behar da. Hala ere, etorkizunerako ideia polita izan daiteke.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902