Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Valls

Maddalen Iriarte - 2016(e)ko maiatzaren 12a, osteguna - 06:19etan eguneratua

vallsek dio ez diola beldurrik zentsura mozioari. Zartaginaren kirtena eskuan du, iragarri duelako disidentziarako, desobedientziarako tentazioa duenak zigorra izango duela. Mehatxua egina dago eta zaila izango da Frantziako Asanblea Nazionalean mutur bateko eta besteko ideologien baturak Valls kanpoan uzteko ekuazioa gauzatzea. Inork ezingo dio ukatu dekretuak legeek aurreikusten dituzten baliabideak direla, eta dekretuz ere agindu daitekeela. Hegoalderantz begiratu besterik ez du.

Agindu daiteke dekretuz baina onartuz Frantziako herritarren gehiengoak nahi duenari uko egiten diola. Ziurrenik Valls horrelakoa zen Hollandek lehen ministro izendatu zuenean eta ziurrenik Hollandek berak ere bazekien Valls nor zen.

Frantziako eta Europako “itxaropen zuria” ere deitu zion norbaitek Hollanderi, krisi ekonomikoaren unerik gogorrenetako batean agintera iristeko bidean zegoela. Gauzak “beste era batera” egin zitezkeela erakutsiko omen zuen Hollandek, Merkeli aurre egiteko gai izango omen zen, Europan beste eredu batzuk indartuz eta egikaritzeko bidean jarriz.

Haserre dago jendea Frantzian, istiluak daude kaleetan eta Hollandek -eta horrenbestez PSFk- zabaldutako mezuarekiko gero eta konfiantza falta handiagoa dago.

Behar bada Eliseora iritsi zenean Holandek ez zuen egia esan, edo behar bada ez da posible botere faktikoei aurre egitea, herritarron bistatik eta botoetatik urrun dauden botere horiei, ezkerrarentzat normalean kaltegarri eta eskuinak hobetsi dituen ezkutuko botereei. Baliteke oso zaila izatea botere horiei gailentzea eta beste eredu batean oinarritutako Europa eraikitzea, baina again ez dakigu aurre egiten, edo ez diegu benetan aurre egin nahi. Gauzak honela, momentuz Valls ez arduratuta egotea ulertu daitekeen zerbait da eta errezeloa daukat hauteskundeen ostean ere, ziurrenik PSFk zartakoa hartuko duen hauteskundeen ostean ere, ez duela arduratuta egoteko motiborik izango interes jakin ba-tzuen zaintzan hain zintzo aritu denak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902