Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Bide honetan ere ondoan

estitxu elduaien uranga, azpeitiko eh bildu - 2016(e)ko maiatzaren 12a, osteguna - 06:19etan eguneratua

Injustiziak bizi dituztenekiko elkartasuna adierazi eta injustizi horiek gainditzeko lana egin. Horixe da Eneko Ibargunen ‘Kurku’ eta beste hainbat euskal herritarrek urteetan egin dutena eta egiten jarraitzen dutena. Eta horixe da, hain justu, Espainiako Auzitegi Nazionalak urteetan kriminalizatu nahi izan duena eta kriminaliza-tzen ari dena. Sinple bezain argi, eta gogor bezain gordin

Madrilen da Eneko Ibarguren bera, gaur, Auzitegi Nazionalean, epailearen aurretik igaro da. Herrirako kide izanda, euskal presoen eskubideen alde lana egiteagatik ‘erakunde terroristako kide’ izatea leporatzen dio Eloy Velasco epaileak. Berari, eta beste 47 kideri. Sinple bezain argi, eta gogor bezain gordin.

Elkarbizitza eta bakearen aro berria eraikitzeko bidean, gure ‘demokrazia’ eta ‘zuzenbide estatuaren’ mendeku eta kolpe zitalok ez dute zen-tzurik. Horren aldeko apustu sendoa egin du gure herriak, baina oztopoa oztopoaren gainetik jarri nahi dizkigutela dirudi.

Baina ez dute lortuko. Ez dago atzera bueltarik: giza eskubideen, konponbidearen, elkarbizitzaren eta bakearen alde lanean jarraituko dugu. Eneko Ibarguren ‘Kurku’k berak auzipetua izan zela jakin zuen unean esan zuen bezala, ‘horretan ari ginen eta horretan ari gara’. Eta horretan ariko gara. Besarkadarik estu eta beroena hemendik Madrilera. Bide honetan ere ondoan izango gaituzue.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902