Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Rikardo Arregi eta Harkaitz Cano, Poloniako Silesius poesia jaialdian

|

I. Mendizabal - 2016(e)ko maiatzaren 12a, osteguna - 06:21etan eguneratua

Idazleak eta lagunak, Cano eta Arregi Poloniatik dabiltza, beraien lanak erakusten.

Galería Noticia

Idazleak eta lagunak, Cano eta Arregi Poloniatik dabiltza, beraien lanak erakusten.

bilbo - Azken urteotan, eta euskarazko lanak beste hizkuntzetara itzuli diren neurrian, ugaldu egin dira gure idazleen joan-etorriak. Jakina, Etxepare Euskal Institutuaren jardun etenbakoak ere izan du zerikusirik kontu honetan. Oraingoan, euskal idazleak Silesius Wroclaweko Nazioarteko Olerki Jaialdira joateko aukera izan dute.

Institutuaren babesarekin eta Donostia 2016 proiektuaren itzalpean, beraien poema liburuak aurkeztu dituzte han Harkaitz Canok eta Rikardo Arregik. Canok Susarekin 2001ean argitaratu zuen Norbait dabil sute-eskaileran lana agertu eta aztertu du jendaurrean, eta Arregik bere aspaldiko Kartografia(Erein) sonatua. Gaur eta bihar, euskal bi idazleak Poznan eta Varsovia hirietara hurbilduko dira, bertako unibertsitateetako euskara eta euskal kulturako ikasleekin berba egiteko. Jaialdia Wroclaw 2016 Europako Kultur Hiriburuko programaren baitan antolatu da, eta maiatzaren 15a bitartean egingo da. Bitxia bada ere, Poloniako egitasmorik garrantzitsuenetakoa da olerki jaialdi hau, poema poloniar garaikideak ez ezik, beste jatorrietako lanak ere aurki di-tzakeelako bisitariak.

autorea ezagutuProgramak, halaber, Meet the Author (Autorea Ezagutu) saioak bultzatzen ditu, hain zuzen, poema literarioen inguruko zenbait adituk gidatutako eztabaidak, musika kontzertuak, ikasleentzako antolatutako ekintzak, poemak nola sortzen diren jakiteko berbalditxoak, eta abar. Horrez gain, Silesius Olerki Sariaren egitasmoa ere egingo dute. “Bion itzulpenak aurkeztu genituen atzo, Wroclaw-en”, agertu du Rikardo Arregik Poloniatik. “Harrera ona egin ziguten eta gure ondoan daudenak, editoreak eta itzultzaileak, pozik atera ziren”, esan du gasteiztarrak, Varsoviara bidean doala. Cano ere iritzi berekoa da: “Gustura gaude, bai. Sinagoga batean ordu biko saioa eduki genuen atzo, Barbara itzultzailearekin, eta ondorengo egunetan unibertsitatean jardungo dugu”. Izan ere, gaur-bihar Varsoviako eta Poznaneko unibertsitateetan egingo dituzte beste horrenbeste aurkezpen, irakurraldi eta elkarrizketa.

Obabak ireki zuen bide estua zabaltzen ari da, astiro-astiro, eta gero eta ezagunagoa da euskal literatura kanpo aldean, batez ere Europan. Neurri berean, munduko idazleak ere irakur ditzakegu euskaraz, besteak beste, Igela, Meetok edo Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen Literatura Unibertsala bildumari esker.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902