Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zarauzko garbitzaileek sinatu dute hitzarmena

40 langileek hobekuntza ekonomikoak eta sozialak lortu dituzte datozen lau urteetarako

2016(e)ko maiatzaren 11a, asteazkena - 10:41etan eguneratua

Zarautz. Maiatzaren 2an greba mugagabea hastekoak ziren, baina zorionez, Zarauzko Udaleko garbitasuneko langileek Limpiezas Villar enpresarekin hitzarmena sinatu zuten ostiralean, urte eta erdiko negoziaketen ondoren. Horretaz gain, Zarauzko Udalak ere konpromezua hartu du sinatutako hitzarmena hurrengo plieguetan sinatzeko. Hala, Zarauzko Udaleko garbitasuneko 40 langileren lan baldintzak hobetu dira, gutxienez lau urtetarako. "2016-2019 urteetarako izango da hitzarmena, ultraaktibitatearekin. Materia ekonomikoei dagokienez, soldatetan KPIren 2,18ko igoera izango da, eta aintzinatasuna eta garraio plusean hobekuntzak izango ditugu", adierazi du ELA sindikatuak prentsa ohar baten bidez. Horretaz gain, hobekuntza sozialak ere lortu dituzte, lan erreformei aurre egin ahal izateko. ELA sindikatutik azaldu dutenez, lortutakoa garaipen bat da, langilen borrokaren ondorioz lortutakoa: "Estatalizazioak eta negozializazio kolektiboaren zentralizazioak astintzen gaituen garai honetan, balio erantsia dauka hemengo enpresa hitzarmena sinatu izana. Zarauzko hi-tzarmena daukagu, gure hitzarmen propioa eta guztia, langile kolektiboaren batasuna eta borrokarako grina medio. Eta horri esker, 4 urtetarako egonkortasuna lortu dugu prekarietateari aurre eginez". Zarauzko Udaleko garbitasun langileak "harro eta pozik" daude lortutakoarekin, eta eskerrak eman dituzte denbora guzti honetan babesa agertu dieten guztiei. A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902