Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kirol festa berezia izango da asteburuan zehar Azpeitian

Lagun Onak eta Realeko beteranoen partida eta saskibaloi eta xake txapelketak izango dira

2016(e)ko maiatzaren 11a, asteazkena - 06:13etan eguneratua

azpeitia- Ikasberri kirol elkarteak, Iraurgi saskibaloi taldeak, Lagun Onak futbol taldeak eta Xaputarrak xake taldeak ekainaren 5ean Azpeitian burutuko den independentziaren inguruko herri galdeketari babesa emateko Kirol jaia antolatu dute datorren astebururako herrian.

Programari hasiera emateko 3x3 modalitateko saskibaloi txapelketa jokatuko da larunbatean (10.00etan hasita) Plaza Nagusian.

Txapelketa horretan, nahi duten guztiek (16 urtetik gorakoak) parte har dezakete. Inskripzioaren prezioa 10 eurokoa da eta interesatuek Iraurgi saskibaloi taldeko tabernan edo kiroldegian eman dezakete izena. Era berean, inskripzioa isb@isb.eus helbide elektronikora idatziz edo larunbatean bertan plazan (9.00etatik aurrera) egin daiteke.

Igandean, xake eta futbolaErabakitzeko eskubidearen aldeko Kirol festaren antolatzaileek, bi hitzordu ezarri dituzte datorren iganderako.

Lehendabizi, xakeko txapelketa egingo dute 10.30ean udaletxeko arkupetan.

Horren ondoren, herritarrek Lagun Onak eta Realeko beteranoen arteko partida batekin disfrutatzeko aukera izango dute (12.00etan hasiko da, Garmendipe futbol zelaian). Ikasberri kirol elkarteko futbolariak ere animatu dira partida horretan jokatzera eta Lagun Onakeko elastikoa jantziko dute okasiorako.Beraz, herriko eta inguruetako izar ohiak ikusteko parada izango da igandean. Sarrera doan da. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902