Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ibarra Izaskungo Jaiak zaldiz hasi eta dantzan amaituko dira

Larunbatean hasi eta astelehen gauerarte kirolak, dastaketak, dantzak izango dira protagonista Uzturreren magalean

2016(e)ko maiatzaren 11a, asteazkena - 10:00etan eguneratua

Ibarra Izaskun. Asteburuan hasiko dira Izaskungo Jaiak eta hiru egunetan zehar aldapa igotzera animatzen direnentzat, autoz ere joan daitezke, hainbat ekitaldi eta ikuskizun prestatu dituzte Izaskungo ermitaren inguruan. Hasiera emateko Zaldi lasterketa bat ospatuko da eta irabazleei garaikurrak banatu ondoren pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera egongo da.

Igandean jai giroa goizean hasiko da. 12.00etan Herri-kirolak egongo dira, Arria V eta Iker Bizente aizkolariak ere bertaratuko dira eta Luis Erasok motozerra erakustaldian figura ikusgarriak sortuko ditu. 14.30ean Herri bazkaria Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolarien emanaldiarekin alaituta. 19.30ean erromeria eguna ondo amaitzeko Loatzo Musika Eskolako trikitilarien eskutik.

Astelehena jai eguna ere izan liteke hala suertatzen denean eta goizean goizetik aprobetxatuko dute Izaskungoek. 10.00etan Diana, 11.00etan Meza Nagusia eta 12.00etan izan arren hamaiketako herrikoia. Eguerdi eta arratsaldean, 13.00etan eta 18.30ean, Lizaso eta Peñagarikano bertsotan arituko dira eta 17.30ean Alur dantza taldeak emanaldi bat eskainiko du. Eta jaiei amaiera emateko, Loatzoko soinujoleen eskutik erromeria. A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902