Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Sanson probak Jokin Lizeaga eta Eva Moredak irabazi dute

Segura-Zerain lasterketan 195 pertsonak parte hartu zuten, eta horietatik 19 emakumeak izan ziren 

2016(e)ko maiatzaren 11a, asteazkena - 10:07etan eguneratua

Gizonezko irabazleak.

Gizonezko irabazleak. (n.g.)

Galería Noticia

Gizonezko irabazleak.

Segura. Ikusmina piztu zuen Segura eta Zeraingo Sanson probak larunbatean. Bi ibilbide zeuden, luzea 25 kilometrokoa eta motza 15 kilometrokoa. Luzea Jokin Lizeaga urnietarrak irabazi zuen 1:58:11 denborarekin. Segundo bakarrera bigarren helmugaratu zen Ismail Razga santurtziarra eta Aritz Kortabarria arrasatearra hirugarren. Lehen goierritarra (bosgarrena sailkapen orokorrean) Iker Iztueta izan zen. Eva Moreda malagarrak irabazi zuen emakumezkoetan, 2:25:36 denborarekin. Bi minutu pasata heldu zen Laida Elizegi zaldibiarra eta Amaia Larreategi beasaindarra hirugarren.

Ibilbide motzean Imanol Inza zumarragarra izan zen irabazlea. Ander Serrano idiazabaldarra izan zen bigarrena, eta Aitor Mimenza elorriarra hirugarren. Bestalde, Ana Reina irundarra izan zen lehen emakumezkoa, 1:39:04ko denborarekin Bigarren Garazi Golmaio zaldibiarra eta Janire Agirre ataundarra izan ziren. M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902