Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Elgoibarko Izarrak 183.000 euroko laguntza jasoko du aurten

Udalak merkatu plazako lau lokal lagako dizkio elkarteari, Atxutxiamaika programaren ekintzetarako

2016(e)ko maiatzaren 11a, asteazkena - 06:13etan eguneratua

elgoibar- Ane Beitia, Elgoibarko alkateak eta Iñaki Conde, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteko presidenteak, bi erakunderen arteko lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo udaletxean.

Hori dela eta, Udalak 183.000 euroko diru-laguntza emango dio aurten Elgoibarko Izarra elkarteari, beti ere, 2016an zehar euskararen erabilera sustatzeko ekintzak eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzatzeko.

Aurreko urteotan bezala, diru-laguntza hori bi udal sailetatik bideratuko da. Horrela, Udaleko Euskara Batzordeak 123.000 euro emango dizkio Elgoibarko Izarrari eta Udaleko Haur eta Gazteen Sustapenerako Batzordeak, berriz, 60.000 euro.

Merkatuko lokalak Atzo sinatutako hitzarmenean jasotakoari eutsiz, Udalak merkatu plazako lau lokal lagako dizkio Elgoibarko Izarrari, Atxutxiamaika proiektuko hainbat programaren ekintzak bertan burutzeko (bertso-eskola eta Berbazulo, besteak beste). Gainera, lokal horiek Elgoibarko Izarraren biltoki eta artxibo beharrak ere beteko dituzte.

Hitzarmena sinatu ondoren, euskara elkarteak eskerrak eman zizkion Udalari.

Izan ere, Elgoibarko Izarraren ustez, “ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, haurrentzako aisia hezitzaileko eskaintza osatu, eta euskara eta euskal kultura gure herrian sustatu nahi baditugu”. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902