Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Hernaniko emakume kirolariak’ bideoa, bihar

Udalak egindako dokumentala Sandiusterrin 18.00etan estreinatuko dute

Aitziber Muga - 2016(e)ko maiatzaren 11a, asteazkena - 06:13etan eguneratua

Garazi Etxarri eta Esti Aldeiturriaga zinegotziak.

Galería Noticia

Garazi Etxarri eta Esti Aldeiturriaga zinegotziak.

Hernani- Hernaniko emakume kirolariak dokumental laburra ikusi ahal izango da bihar Sandiusterri aretoan 18.00etan. Hernaniko Jarduera Fisikoa eta Kirol sailak eta Berdintasun sailak elkarlanean egindakoa da bideo hau. Ondoren mahai-ingurua egongo da.

“Proiektu honen helburua da emakumeok jarduera fisikoa eta kirolarekin dugun harremana jendartean ikustaraztea, kirola egiteko ditugun arazoak edo trabak, eta ditugun sentsazioak eta bizipenak azaltzea, alegia”, esan zuen Esti Aldeiturriagak, Jarduera Fisikoa eta Kirol zinegotziak, atzo egindako aurkezpenean. “Bost emakume aukeratu ditugu, adin eta profil desberdinetakoak. Bakoitzak bere esperien-tziaren berri eman digu eta, denena elkartuta, Hernanin egon daitekeen aniztasuna islatu nahi izan dugu”, azaldu zuen.

Bideoan parte hartu dute Ainhoa Azurmendi kirol aholkulariak Aventon, Kristina Galdeano pala jokalariak, Eva Esnaola ultrafondoko atleta, Miren Lopez arraunlariak, eta Jenny Perlaza Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizen-tziatuak. Hizkuntzari dagokionez, hiru hizlarik euskaraz eta beste bik gazteleraz hitz egiten dute eta azpititulatuta dago.

“Emakumeak ez ezik, herritar guztiak ere animatu nahiko nituzke dokumentala ikusten. Azken finean, parekidetasunantz egiten ditugun aurrerapauso guztiak gizarte osorako onuragarriak direlako”, amaitu zuen Garazi Etxarrik, Parekidetasun zinegotziak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902