Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

ETBtik haratagoko diskriminazioa

martxel toledo garmendia, oiartzun - 2016(e)ko maiatzaren 11a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

UPN alderdiak jarritako salaketa dela eta, hemendik aurrera ETB ezingo da ikusi Nafarroa Garaian eta ondorioz bertako biztanleek jasoko duten diskriminazioaz, hitz kritiko dexente entzun da egun hauetan gure hedabideetan. Horien artean, besteak beste, EAEko lehendakaria den Iñigo Urkullurenak eta Jaurlaritza osatzen duten EAJko beste Gobernu-kideenak.

Nola ez aitortu, eskubide osoa dutela esandakoak eta gehiago ere esateko, ia denok, guztiok ez esateagatik, salatzen dugulako gertatutakoa, hartutako erabakia guztiz politikoa eta ez-demokratikoa izateaz gain, zen tzu gabekoa ere badelako.

Baina gogorazi nahi nieke buruzagi horiei, nafarrek pairatzen duten diskriminazioa ez dela soilik ETB ez ikustearena, hortik aparte ere, egunero eta hainbat arlotan, diskriminatuta sentitzeko arrazoi ugari dituztelako, besteak beste, kirolean bertan, Jaurlaritzak bere federazioen bitartez ezarritako legediaren arabera, Nafarroako lizentzia duten kirolariek, salbuespen txiki batzuk kenduta, ezin dutelako euskal herritar bezala, euskal herriko txapelketa ofizialetan parte hartu. Alegia, Iruña, Tutera, Lesaka edo Doneztebeko kirolari nafar batek, besteak beste, ateak itxita dauzka, Euskadiko federazioek antolatzen dituzten txapelketa ofizialetan parte hartzeko. Eta diskriminazio hori positiboki konpontzea, Jaurlaritzaren esku dago eta borondate politikoa baino ez da behar hori gauzatzeko. Edo urraketa hori ez da diskriminazioa? Eta horrela daramatzagu ia 40 urte, Autonomia Estatua onartu zenetik ona, horien aurrean txintarik esan gabe ezikusia eginez beste aldera begiratzen.

Beraz, hitz politak alde batera utzita, garaia da, eskubide guztien defentsa egitea eta ez soilik, ikuspegi politiko batetik interesatzen denean, ETBkin gertatutakoa salagarria den bezala, aipatzen dudana ere badelako, batik bat, nafar kirol askorentzat. Baino badirudi, esaldi zahar horrek dioen modura, aholkuak ematen ditut baina niretzako ez dauzkat. Politikariak izan behar!.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902