Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Iñurritzako biotopoaren inguruko mahai-ingurua, gaur

Arkamurkako Natur Elkarteak antolatu du gaurko saioa (19.30), eta maiatzean beste bi irteera ere egingo dituzte

2016(e)ko maiatzaren 10a, asteartea - 12:12etan eguneratua

Zarautz. Zarauzko Arkamurka Elkarteak zenbait irteera antolatu ditu hilabete honetarako, eta ohi bezala, hitzaldiak eta mahai-inguru interesgarriak antolatzen jarrai-tzen dute. Hala, gaurkoan azken aldian zeresan handia ematen ari den gai bati buruz solasteko aukera izango da 19.30ean. Hain zuzen, Iñurritzako biotopoa izango da mahai-inguruko gai nagusia. Hala, landa eremu horretan egiten ari diren edo egiteko asmoa dituzten hirigintza lanek biotopoan izan dezaketen eragina aztertzeko antolatu dute gaurko saioa. Kezka eta galdera nagusi hau argitzea izango da mahai-inguruaren asmoa: Nork eta nola defendatzen du interes publikoa eremu horretan, eta oro har, udalerri osoan? Horri buruz hitz egiten arituko dira Maite Iribarren, Zuzenbidean lizen-tziatua eta Hirigintzan aditua, Jose Luis Bartolome Navarro, Administrazio Teknikoko Zuzenbidean doktorea, eta Asier Garate letradua eta abokatua. Mahai-ingurua, beti bezala, Arkamurkako egoitzan izango da (Santa Marina kalea 2, 2) eta gazteleraz egingo da.

Baina gaurko mahai-ingurua ez da izango hilabete honetako ekin-tza bakarra. Izan ere, larunbat honetan, maiatzaren 14ean, orkideak ikusteko irteera bat egingo dute Iruñeara eta inguruetara. Eta maiatzaren 22an, berriz, ibilaldi naturzale bat egingo dute Armurka taldeko kideek Itziar-Elorrixara eta bertako paisaia eta ekosistema hobeto ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ondoren, Errotaberri jatetxean bazkaltzeko aukera ere izango da nahi duenarentzat. Bi irteera hauetakoren batean parte hartu nahi duenak, aleiza1@hotmail.com helbide elektronikoa idatz dezake. A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902