Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zegamako Orkatz abesbatzako zuzendaria hil da

Jabier Otaegik 49 urte zituen eta larunbatean abesbatza zuzentzen ari zela bihotzekoak jota zendu zen

2016(e)ko maiatzaren 10a, asteartea - 11:59etan eguneratua

Zegama. Jabier Otaegi Zegamako Orkatz abesbatzako sortzaile eta zuzendaria hil egin zen larunbatean. Zegamako eta Sant Sadurniko abesbatzek parrokian eman zuten kontzertua eta abesbatza zuzentzen ari zela bihotzekoak emanda hil zen 49 urte zituela. Otaegi txikitatik murgildu zen musikaren munduan eta hala eman zuen bizitza osoa. Hain zuzen ere, 14 urte bete zituenerako hasi zen organoa jotzen bataioa jaso zuen elizan, Zegamako San Martinen. Zegamaren musikarekiko loturari, zaletasunari eta kulturari jarraipena eman zion eta 15 urte besterik ez zituela Orkatz izeneko abesbatza abian jarri zuen. 18 urterekin Joxe Larrea Joxe Elizondo musika eta txistu irakaslearen testigantzari jarraipena eman zion: txistu taldea berrantolatu eta indartu egin zuen. 1987-88 ikasturtean sortu zen Tobera Musika Eskolako bultzatzaile nagusia ere izan zen. Segura, Zerain, Zegama eta Mutiloan musika indartzea du helburu eskola horrek.

Bestalde, 1996. urtean Amezti mendi elkartearen sortzaile ere izan zen Otaegi. Herrian pertsona oso ezaguna eta maitatua izan da. Horregatik, harekin batera herrigintzan ibili izan direnek gutun bidez azaldu dute abesbatzako zuzendaria "adeitsua, eskuzabala, hiztun garbia eta etorri handikoa, adiskidea" zela. Otaegi bidean kide izan dutenek azaldu dute betiko "eredu, argi eta ipar-orratz " izango dutela. M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902