Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kontzentrazioa kontsulten araudiaren alde

Bozeramaile batzordeak aste honetan erabakiko du helegitea aurkeztu edo ez eta zezenen galdera nola egin

2016(e)ko maiatzaren 10a, asteartea - 06:14etan eguneratua

donostia- Kontzentrazioa deitu dute ostiralerako Alderdi Ederren Donostiako hainbat elkartek hiriak iaz aho batez onartu zuen kontsulten araudiaren alde. Epaitegiak pasa den astean jakinarazi zuen Espainiako Gobernuak jarritako helegitea onartu eta araudia bertan behera uzten zuela. Egoera horren aurrean, alde batetik sententzia errekurritu dezala eskatzen diote elkarteek alkateari eta, bestetik, araudiaren baitan abian zen zezenen inguruko kontsulta gauzatu dezala. Eskaera horrekin Interneteko Change.org webgunean ostiraletik 700 sinadura baino gehiago bildu dituzte.

“Kontsulten araudiak udal mailan eragiten diguten arazoez eta erronkez iritzia emateko eta erabakitzeko aukera ematen digu”, diote elkarte eta norbanakoek, eta araudia osa-tzeko prozesuan eragileek eta elkarteek parte hartu zutela gogoratu dute. Araudiaren baliogabetzea “donostiarron adierazteko eta erabakitzeko eskubideen urraketa larria da” haien arabera eta “XXI. mendean erabakitzen ez uztea onartezina” iruditzen zaie.

Helegitea aurkeztu edo ez eta zezenen galdera nola egin aste honetan bertan bilduko den bozeramaile ba-tzordeak erabakiko du baina, prin-tzipioz, Udaleko talde politiko guztiak agertu dira zezenen kontsulta egitearen alde, eta hori zein modutan gauzatuko duten izango da haien bileran erabaki beharko dutena. Aukera bat da araudirik ez duten herrietan egiten den moduan egitea: Udalbatzak onartu beharko luke kontsulta eta Madrilen Ministroen Kontseiluaren oniritzia jaso beharko luke egin ahal izateko. Kasu horretan, baliteke Ministroen Kontseiluak baldintzaren bat jar-tzea, baina Donostiako ordezkari politikoek bide hau aukeratuko dutela dirudi. Beste aukera bat sententzia egon izan ez balitz bezala jokatu eta kontsulta konbokatzea litzateke, baina horrek arazo legalen bat ekar lezake. Azken aukera bat ere badute: Eusko Legebiltzarrak onartu berri duen Udal Legearen baitan deitzea kontsulta.

Bestalde, bozeramaileen batzordeak epaitegiaren sententziari helegitea jartzen dion edo ez erabakiko du. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902