Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bikotearen unibertsoa eszenara

Bajo Terapia antzezlan arin eta adimentsua dator Arriagara

Daniel Veronese argentinarrak zuzentzen du bere herrikide Matías del Federicok idatzitako lana

n.g. - 2016(e)ko maiatzaren 10a, asteartea - 11:02etan eguneratua

Tráiler de Bajo TerapiaVER VÍDEOReproducir img

(Vimeo/PTCteatro)

Galería Noticia

Tráiler de Bajo TerapiaReproducirBikotearen unibertsoa eszenara Bajo Terapia komedia lehergarrian.

Dibertsioz betetako egunak etorriko dira Arriaga Antzokira, erritmo azkarrari esker arnasarik hartzeko tarterik ere uzten ez duen eta programatutako hiru emanaldietan eserlekuak barrez beteko dituen Bajo Terapia antzezlan arin eta adimentsuari esker. Emanaldiak maiatzaren 12an, 13an eta 14an izango dira, hau da, ostegunetik larunbatera, arratsaldeko 20:00etan, egun guztietan.

BILBO. Antzezle taldea, telebistako hainbat serie arrakastatsutan agertu direnez oso ezagunak diren antzezlez osatuta dago: Gorka Otxoa, Manuela Velasco, Fele Martínez, Melani Olivares, Juan Carlos Vellido eta Carmen Ruiz. Guztien beste ezaugarri bat, ukitu komiko bikaina dutela da, eta, ondorioz, antzerkiko jolaserako eremu bikain gisa terapiaz baliatuz bikotearen unibertsoan sakontzen duen antzezlanean aritzeko antzezle ezin hobeak dira. Mota guztietako gatazkak izan arren, ezaugarri komun bat duten eta terapiara doazen hiru bikote dira: elkarrekin bizitzearen zailtasuna.

Daniel Veronese egile, moldatzaile, antzezle eta zuzendari argentinarrak zuzendu du bere herrikide Matías del Federicok idatzi zuen eta CONTAR 1 lehiaketaren (Buenos Aireseko lehen antzerki azoka) irabazlea izan zen komedia barregarria. Egileak berak gogoratzen duenez, bere lehenengo antzezlana idazteko ideia bat bilatzen hainbat hilabete eman ondoren, azkenean osasun azterketa batean aurkitu zuen, triglizerido altuak diagnostikatu, eta gutxienez astean hiru aldiz korrika egitea gomendatu ziotelako. Horrela, egun batean, arineketan ari zela, bazkalostean, mahai batean, eztabaidan ari ziren bikoteak ikusi zituen… eta hortik sortu zitzaion ideia.

Aitorpenak, eskakizunak, egiak eta gezurrak nahasten dira barre algarak eragingo dituen oso saio terapeutiko berezian, umore freskoari, arinari eta adimentsuari esker.

Egokitutako emanaldi bat

Ostegunean, maiatzaren 12an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango den emanaldia, ikusmen urritasuna duten pertsonentzat egokituta egongo da, ONCE erakundearen eta Arriaga Antzokiaren arteko hitzarmenari esker, ikusmen urritasuna dutenek ere kulturaz gozatu ahal dezaten. Antzezlanaren programak braillen ere egongo dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902