Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Paxkal Indo Seaskako presidentea

“Euskararen aldeko lege babesik gabe lan egiten dugu”

2008tik Paxkal Indo musikaria da Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioaren buruzagia

F. Dolosor - 2016(e)ko maiatzaren 9a, astelehena - 06:15etan eguneratua

Galería Noticia

Baiona- Baigorrin laketu den Donibane Lohizuneko semeak militante soil batentzat du bere burua. Azken urteetan erronka askori aurre egin behar izan die eta etorkizunean ere lan handia izango dute esku artean proiektu asko baitituzte Iparraldeko ikastoletan.

Ikastolek jai gehiago ospatzen dute urtean zehar, zergatik da berezia Senpereko hitzordua?

- Ipar Euskal Herrian euskararen aldeko lege babesik gabe lan egiten dugu. Euskal hiztunen kopurua apaltzen ari da oraindik eta horrela segituko du datozen 15 urteetan. Hemengo euskaradun gehienak hiltzen ari diren adin handikoak dira eta transmisioa eten da. Guk ikastoletan ez dugu aski haur euskalduntzen baina lanean segituko dugu zalantzarik gabe. Gainera, ez badugu guk egiten nork eginen du? François Hollande hautagaiak hizkuntz legea hitz eman zuen, urtebete gelditzen zaio hitza betetzeko. Lege egokia behar dugu gaur egungo arauak oztopoak besterik ez baitira. Laster herri elkargo bakarra sortuko da Iparraldean eta ororen gainetik lehentasuna euskarari eman beharko dio erakunde berri honek.

Zergatik egin duzue lanbide heziketa euskaratzeko apustua?

-Aspaldiko proiektua da. Jean Louis Maitia zenak jadanik aipa-tzen zuen Seaskako buru izan zelarik duela 30 urte. Lanbide heziketa euskalduntzea zen bere ametsa. Orain bi proiektu erraldoi ditugu esku artean: lizeo berria eraikitzea bere barnetegiarekin 500 ikasleen-tzat, eta denbora berean euskarazko eskaintza handitzea. Guk proposatzen ditugu hiru sail orokor: zientzifikoa, literatura eta ekonomia-soziala baina ikasketak ezin dira horretan mugatu. Bertze arlo ainitz euskaldundu behar dira Iparraldean. Kontuan hartu behar da ez dela bertze aukerarik formakun-tza profesionala euskaraz jasotzeko. Laster 50 urte beteko da lehen ikastola ireki zela Arrangoitzen. Orduan nahi izan zen euskara salbatu. Gaur egun ordea lanerako hizkuntza bilakatuko dugu eta hori sinbolikoki biziki garrantzitsua da.

Nola egingo duzue posible 10 milioi euroko inbertsioa egiteko?

-Aurten Jalgi lelopean aritu gara, heldu den urtean Hadi egin beharko dugu eta 2018an Mundura. Hiru urte beharko ditugu gutxienez proiektu berria finantzatzeko. Proiektu ederra izango da. Bigarren fase batean lizeo orokorraren eraikina, barnetegia, kiroldegia eta sukaldea eraikiko ditugu. Ea lor-tzen dugun 2017ko irailean hori zabaltzea.

Hainbeste urteen buruan, non aurkitzen duzue indarra?

-Behar handiak daude. Ikusiz lege babesik ez dugula, brikolaia egiten ari gara. Hautetsi batzuek dirulaguntzak edo eraikinak eman nahi dizkigute baina ezin dute Frantziako legeak debekatzen dielako. Ardura handia daukagu euskararen egoera kezkagarria baita. Herri Urratsek funtzionatzen du beraz segitu behar da. Urtean zehar ekin-tza gehiago antolatzen da: “Euskaraz bizi”, Olentzero, edo ihauteriak eta denak garrantzitsuak dira. Azken taloa ere garrantzitsua da euskararendako Iparraldean.

Arazoak arazo pozteko arrazoirik ez zaizue falta halere?

-3.500 ikasle pasa dauzkagu 34 ikastolatan eta garapen handia dago. 15 urte barru, 6.000 ikasle izango ditugu. Gu gara murgiltze eredua eskaintzen dugun bakarrak baina gure lanaren eraginez D eredua sartzen ari da Iparraldeko eskola publiko eta katolikoetan esperimentazio gisa. Eskola horiek ez dira euskaraz ari osoki baina klase ba-tzuk bai hiruzpalau urteko haurrekin. Dagoeneko gisa horretako 28 ikasgela zabaldu dituzte eta hori neurri batean guri esker da.

Denbora berean ikastola berriak zabaltzen segitzen duzue?

-Duela hilabete batzuk Azkaraten zabaldu dugu ikastola berria 14 haurrekin. Gainera, herri horretako eskola bakarra ikastola da ikastetxe publikoa duela mende laurdena itxi baizuten. Basusarrin ere alkatearen laguntza izan dugu ikastola sortzeko. Beste proiektua dugu Bokalen ikastola berria egiteko elkarlanean Calandretarekin, okzitanierazko eskolekin. Ekainean eginen dugu lehen bilkura publikoa. Ez gara hetsiak eta ez gara geto batean bizi, hizkuntza guztiak maite ditugulako. Pirineo Atlantikoetako departamenduaren mendebaldean zabalduko den lehen Calandreta ikastolen mugimenduak lagunduko du.

Ziburuko alkateak eraikina eta argindarra kendu zizkizueten baina bertako ikastola bizirik dago?

-Duela aste batzuk inauguratu genuen gure eraikin berria eta bertan egon zen Guy Poulou alkate eskuindarra. Ez da gure etsaia, lortu dugu erakartzea eta ikusi du guk genuela arrazoia. Gure egiazko griña ez da alkatea, Ziburun euskarak duen egoera baizik. Sabelako mina eragin zigun Poulouk eta hori ez da ahantzi behar baina paso garaile izan gara. Hogeita bat ikasle ditugu bertan. Guraso eta laguntzaile guziak zoriondu behar dira Euskal Herri osoko ikastola baita.

Eta Bernat Etxepare lizeoa Fran-tziako hoberena?

-Ainitzek galdetzen dute nola iristen garen podiumaren lehen tokira. Guretzat garrantzitsuena ez dira estatistikak. Ikasle bakoitzak pertsona gisa gainditzen du unibertsitatera sartzeko azterketa behar den bezala eramaten baititugu. Dena den, euskaraz ikasten dute baina azterketa frantsesez egin behar dute. Zaila da baina halere lortzen dute eta horrek erakusten du Seaskaren sistema egokiena dela benetako elebiduna izateko. Ez dakit zergatik zalantzak dituzten batzuek. 1545ean inprimatu zen lehen testuak euskararen aldeko mezua zeukan jadanik. Bernat Etxepareren seme alabak gara. Jende asko lanean ari da xinaurriak bezala. Gogoratu behar da Herri Urrats ekintza militantea dela lehenik eta euskaltzaleen bateriak kargatzeko balio duela.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902