Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Antton Valverderen kontzertua gaur Donostian

2016(e)ko maiatzaren 9a, astelehena - 06:16etan eguneratua

Antton Valverde interpretó varias canciones.

Antton Valverde. (Fotos: Javi Colmenero)

Galería Noticia

Antton Valverde interpretó varias canciones.

Euskal kantagintzan gitarra jaun eta jabe zenean, Antton Valverdek pianoz jantzi zituen bere kantuak. Euskal poeta handien miresle izaki, haien olerkiak musikatuz osatu du Valverdek disko bilduma labur baina oso pertsonala. Garai batez Xabier Leterekin elkarlanean aritu zen, Xenpelar, Txirrita, Otaño eta beste askoren bertso zaharrak berreskuratuz, eta Oskarbi taldeko kide izan zen. Franco hil ostean oso bakanak izan dira haren lan diskografikoak eta emanaldiak. Bere azken diskoa Hamabi amodio kanta da Charles Bordes musikari frantziarrak Ipar Euskal Herrian bildutako kantuen hautaketa.

Gaur 19.30ean Donostiako Larrotxene kultur etxean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902