Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Txurrumuskik udako jarduerak antolatu ditu

Orioko aisialdi elkarteak, Udalaren laguntzarekin, adin desberdinetako haurrentzat antolatu ditu jarduerak

Domingo, 8 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Orio- Urtero egiten duen bezala, Orioko Txurrumuski Aisialdi Elkarteak hainbat jarduera antolatuko ditu udan, Orioko Udalaren lagun-tzarekin. Hiru jarduera nagusi izango dira: Uda Txokoa (Haur Hezkun-tzako 2. mailako haurrentzat), Udaleku Irekiak (Haur Hezkuntzako 3. mailatik aurrerakoentzat) eta Gazte Abenturak (Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara artekoentzat).

Lehena, Uda Txokoa, uztailean izango da astelehenetik ostiralera Ikastolan, haurrentzat egokitutako gela batean eta jarduera ludiko-hezitzailea izango da. Prezioa 85 eurokoa da. Udaleku Irekiak ere uztailean izango dira. Haur txikienak 2012 urtean jaioak izango dira eta parte hartzeko gehienezko adina 12 urtekoa da. Honen prezioa, berriz, 80 eurokoa da. Bestalde, Gazte Abenturetan abenturazko ekin-tza ugari egingo dituzte abuztuaren 1etik 12ra, eta jarduerari amaiera emateko, hiru eguneko elkarbizitza egingo dute aterpetxe batean. Honen prezioa 105 eurokoa izango da.

Hiru jarduera horietakoren batean parte hartu nahi dutenek maiatzaren 18an eta 19an izango dute horretarako aukera, Orioko kultur etxean, 17.30etik 19.30era. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902