Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Legorretarrek gaur agurtuko dituzte Azintzio festak

Datorren larunbatean Corpus Christi eguna ospatuko dute

M. Aranburu - Domingo, 8 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Txikienek aukera izan zuten puzgarrietan ibiltzeko.

Txikienek aukera izan zuten puzgarrietan ibiltzeko. (Foto: M.A.)

Galería Noticia

Txikienek aukera izan zuten puzgarrietan ibiltzeko.

legorreta- Ona laburra denean bi aldiz ona izaten dela esaten dute. Eta horixe bera pentsatu behar dute gaur Legorretan askok. Izan ere, bost eguneko festari amaiera jarriko diote. Festaz eta giro apartaz bizi dituzte aurtengo Azintzoak Legorretan. M. Dolores Dorronsoro, Glori Dorronsorok eta Manolo Ezeizabarrenak (Joxepi Agirreren izenean) jaurti zuten suziria ostegunean festei ongietorria emanez, eta Gizon Pikua ere jarri zuten udaletxeko balkoian. Atzo mozorro eguna eta paella txapelketa izan ziren. Irabazleak Idoia Goikoetxeak eta Jaione Garmendiak osaturiko Geu taldea izan zen. Guztira, 15 taldek hartu zuten parte. Lehiaketaren ostean, frontoian bildu ziren legorretarrak bazkaltzera, eta egunean zehar mozorro ugari ikusteko aukera izan zen.

Gaur iluntzean amaituko dituzte dira jaiak. Goizean goizetik egitarau betea dute azken festa egunean. 12.00etan kalejirak giroa animatuko du. Arratsaldean, berriz, herri kirolak egingo dituzte Harripila kiroldegian. Hasteko, Nerea Sorondo eta Ainara Garcia 45 ontzako enborra ebakitzen arituko dira, aizkorarekin. Trontzan ere arituko dira emakumeak 45 ontzako enborrari 4 ebaki emango dizkiote bi bikotek. Gero, Gipuzkoako gizonezkoen ingude altxatze txapelketa izango da, eta lokotx biltze txapelketak ere tartea izango du kategoria horretan. 18 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien egiten dionak irabaziko du proba hau. Horrez gain, txingen proban ere lehiatuko dira. Gainera, Idoia Etxeberria harri-jasotzailea ere izango da Legorretan, eta erakustaldia egingo du. Joan den asteburuan Idiazabalen egin zuen saioa, eta bi errekor berri lortu zituen.

Bost eguneko jaiei amaiera ona eman nahi die herritarrek, eta horregatik kandelekin eta dolu arropaz jantzita Gizon Pikuaren ehorzketara agertzea eskatu dute, 20.30ean izango da.

Datorren larunbateanFestak amaitu diren arren, datorren larunbatean ere izango dute jaia Legorretan. Izan ere, urteroko legez, Corpus Christi eguna ospatuko dute. 10.30ean haurren lasterketa izango da, eta ordubete beranduago hasiko da helduena. Lasterketaren ostean sari banaketari ekingo diote. Arratsalderako ere antolatu dituzte ekintzak. Hala nola, 18.00etan ardo dastatze txapelketa egingo dute. Horren ostean, Legorretako Udalak ardoa eskainiko die herritar eta inguratzen direnei. Goizaldera arte kalejira eta dantza saioa eskainiko du The Joselontxo’s txarangak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902