Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Oskarbi Sein Hernaniko San Joan jaietako kartelaren egilea

“Polita da lehiaketa hau herritar batek irabaztea, herriko irudi bat markatu behar delako”

Tenperatura igoerek herriko jaien etorrera iragartzen dute eta horiekin batera festetako kartel lehiaketeten irabazleak ezagutzen hasten gara. Hernaniko San Joanetakoa herrikoa den Oskarbi Sein diseinatzaile grafikoak egin du

Aitziber Muga - Domingo, 8 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Oskarbi Sein

Galería Noticia

Oskarbi Sein

Hernani- Zergatik erabaki zenuen San Joanetako kartel lehiaketara aurkeztea?

-Ez dago historia handi bat atzetik. Enteratu nintzen lehiaketa martxan zegoela eta aurkezteko epea zabalik zegoela eta langabezian nagoenez, denbora libre gehiago daukat, eta aurkeztea erabaki nuen. Beste proiektu batean nengoen, baina bukatzen ari nintzenez, lehiaketa prestatzea pentsatu nuen.

Beste urtetan lehiaketa honetara aurkeztu izan al zara?

-Ez naiz oso lehiaketa zalea. Orain dela hiru bat urte aurkeztu nintzen, baina ez nuen zorterik eduki. Bestalde, 2001ean inauterietako kartel lehiaketara ere aurkeztu nintzen eta irabazi egin nuen ere.

Zergatik ez zara gehiagotan aurkeztu?

-Beti ere denbora falta nuen, baina zailena da ez dakizula oso ondo zer ari diren bilatzen. Agian marrazki bat aurkezten duzu, baina agian ez da hori nahi dutena. Beti daukazu zalantza edo beldur hori, ez dakizula zer ari diren bilatzen. Lan handia egin dezakezu, baina saritua ez izan. Nik esaten dut lehiaketak arrautza bat bezala direla. Zuk agian sekulako tortila egiten duzu, baina agian arrautza frijitu bat nahi dute.

Aurten saria lortu izanak anima-tzen al zaitu datorren urtean ere lehiaketara aurkeztera?

-Behin irabaziak ez dizu ahalmen berezirik ematen berriz ere irabazteko. Ez nau animatzen ezta desanimatzen ere. Beste behin enteratzen banaiz horrelako lehiaketaren bat dagoela, denboraren arabera erabakiko nuke aurkeztu edo ez.

Zein teknika erabili duzu zure lanean?

-Txapeltxoa eskultura txiki baten bidez egin nuen etxean eta horri argazki bat atera nion. Ondoren irudi batzuekin collage bat egin nuen eta sua marraztu nuen. Teknika desberdinak erabili ditut eta gero denak batera montatu ditut.

Azkeneko urteetan argazki muntaiak nagusitu dira festetako karteletan.

-Bai, azkeneko urteetan argazki muntaietara jo izan dute lanek. Azkenean muntatzeko errazagoak edo azkarragoak dira. Baina ez dakit urtero zer aurkezten den eta agian aurkezten diren lan gehienak ildo horretatik doaz. Edo baliteke teknika desberdinetako lan asko aurkeztea eta epaimahaiak argazkiak lehenestea. Ez dakizu urtetik urtera ildo beretik jarraitu nahi duten edo zerbait desberdina nahi duten.

Espero al zenuen lehiaketa irabaztea?

-Ez nuen espero. Azkenean zu aurkezten zara eta ez dakizunez zer bilatzen ari diren eta besteek zer aurkeztu duten, bada zaila da jakitea. Nik nirea aita batek bere umea bezala defendatzen dut, baina, objetiboki, nik ere zein kartel aukeratu ez nuke jakingo.

Zer da zailena kartel bat diseina-tzeko orduan? Ideia on bat eduki-tzea?

-Hernaniko kartelean badirudi guztiek elementu berdinak erabiltzen ditugula, azkeneko urteei begiratzen badiogu. Udaletxea, akerrak edo Azeri dantza azaldu behar diren elementuak direla dirudi. Badaude hortik ateratzeko beldur batzuk. Agian beste zerbait egiten ausartzen bazara, hori saritzen dute. Ideia bat izan arte, burua zenbait egunetan martxan izaten duzu. Niri txapelaren ideia etorri zitzaidanean iruditu zitzaidan egingarria zela eta hortan hasi nintzen. Egia da, daukazun ideia eta azkenean kartelean irudikatzen duzuna ez dela berdin-berdina. Baina aurrena, irudia buruan izan behar duzu eta gero lanean hasi.

Zu hernaniarra izanik uste al duzu jaien esentzia hobeto transmitutu dezakezula herrian bizi ez den beste batek baino?

-Nik uste dut herriko batek irabaztea ondo dagoela. Azkeneko urteetan sari asko herriarekin loturarik ez duten pertsonek irabazi dute. Adibidez, inauterietako kartel bat nire Urretxuko lagun batzuek eskuratu zuten eta zilegi iruditzen zait. Baina niretzako polita da herritar batek irabaztea, herriko irudi bat markatu behar delako. Nahiago dut akerraren zirriborro bat herriko haur batena, kanpokoa den norbaiten kriston plasmazioa baino. Nik uste dut San Joan jaietako kartel lehiaketa hau oso polita dela.

las claves

Gipuzkoako txokorik maiteena. Hernanitik Goizuetara dagoen edozein erreka txoko.

Paisaia idiliko bat. Igeldoko atrakzio parkea. Badirudi denbora gelditu dela.

Mendi bat. Adarra, gertu dagoelako.

Hondartza bat. Orioko hondartza, aste honetan lehenengo bainua hartu dut.

Festa. Sanjoanak.

G

ipuzkoatzen


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902