Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

Apaizak dirala-ta

Txomin Garmendia - Domingo, 8 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Txomin Garmendia

Galería Noticia

Txomin Garmendia

Asi dedan gai au jorratzeko, badago ni baiño abillagorik eta bizkorragorik noski;ala ere ezin naiz ixillik egon. Irakurle, barka zaidazu zerbaitetan utsegiten badet.

“Apaizak eta odolkiak egiten diran bezelakoak”, degu esaera zarra;esaera ori askotan baieztatuta ikusten degula esan bear. Gaur, apaiz baten goratzan egin nai nituzke nere ezerrezean alegiñak. On Jose Mari Arizmendiarreta apaiza, Markinako baserri batean jaio zan 1915’an eta il, 1976’an 61 urterekin (G. B.).

1940’an egin zan apaiz eta laister izendatu zuten Arrasateko koajutore, abertzalea zalako espetxea ere probatu bear izan zun;etzuten ordea kokildu gure markinarra.

Elizgintzan eta gizartegintzan gogor ekin zion lanari: gaur mundu guztian ezaguna dan Arrasateko Koperatiba edo Langille Alkartea berạķak sortua da;asera danak izaten dira aldapatsuak eta Arrasateko onena ere bai noski. Asera artako dirua bear On Jose Marik, eta emaillerik ezin aurkitu;ala, Alkarteko langille bakoitzak al zuena jarri, eta gaur “Caja Laboral” izenarekin mundu guztian ezagu-tzen dan Bankua sortu zun apaiz onek. Etzun asko usteko bere lan eta aserak orrelako izenik artuko zutenik. Ez orixe! Bere illoba batek ere aitormen auek egin ditu: “Berak etzun ezer, dana besterentzat izaten zun”.

Elizak ere ezin zezakean baztarrean utzi ainbat on egin zun apaiza, eta santu egingo duten puntzioak asiak dira;lenengoa, joan zan apirillaren 24’an Donostiko Artzai Onaren katedralean kardenal eta gozaiak aldare santuan zirala. On Bittor Gorria Billabonako erretoreak ere, igande orretan mezetako itzaldian ederki goratu zun On Jose Mari Arizmendiarrieta apaiza, Ebanjelioko Artzai Onarekin parekatuz.

“Apaizak eta odolkiak egiten diran bezelakoak” esaten nun aurrez, ez noski, Arizmendiarrietaren parekoak;baiña apaiz on asko izan degula eta daukagula esan bearrean gaude. Bai ote da erririk zeru-bidetik aparte, zerbait on egin ez dun apaizik? Adibidez, euskera biziko ote zan apaizik izan ez balitz? Gaur izango ote zan Jaurlaritzan eta beste erakunde askotan zuzendari jarriko zan gizonik, seminariotako ikasketarik izan ez balitz?

Beraz, aurki santu bat geiago badegu euskaldunak, eta berak lagun deigula bizitzan eta eriotzean.


On Jose Mari koajutore

izandu zan Arrasaten,

eta zenbat on egin zuan ark

ez da erreza esaten;

zeru-bidea da mundukoa

besterik etzun izaten,

ondo giñake orrelakoak

asko baleude gizarten.

Da aurki santu izango dala

eman dute ezagutza,

elizak ere bere izena

jaso nai luke goruntza;

lagun urkoa maitatzea zan

zerabilkian izkuntza,

iñoiz bada-ta premian gaude

egin zaiguzu laguntza.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902