Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Gezur hezurretik

Eguraldiaz beste

Por Aitzol Elizaran - Domingo, 8 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Aitzol Elizaran

Galería Noticia

Aitzol Elizaran

Kale iskin hartan beti egon izan dira eskelak, eta askotan topatu izan dut jende koadrila ederra han begira. Zinemako pelikularik oskardunena balitz bezala, pareta gaineko papertxo horrek, kristaltxo batek babestua kasurik onenean, Monalisa bailitzan, jendearen etengabeko begiradak jasotzen ditu, informazio iturri agortezina da. Egia esan gehienetan, propor-tzionaltasun bat ematen da eskela kopuru eta ikusle kopuruaren artean, eta hildakoaren gaztetasuna eta behatzaileen zenbatekoaren artean ere.

Jende edadetuaren jakinarazpenak dira hauek, eta sare sozialetako horman jarriko balituzte ziur berehala lortuko lituzketela jarraitzaile pila, beste kontu bat litzateke zenbatzea zenbat “Atsegin dut” dituen. Egunkari bat hartu eta eduki orokorrari kasurik ez eta zuzenean eskelen sailera doazenak ere ikusi ditut behin baina gehiagotan. Igogailuko elkarrizketa deseroso horietako eguraldia bezala, belaunaldi beretsuko jendearekin topo egitean nahitaez atera beharreko gaia da. Zuhaitz genealogiko osoak ere ikusi izan ditut hazten jendearen ahotan hil-paper hauetako baten berri ematean, sustraietatik hostoetara.

Pertsonalki ez didate nekrologikek arreta berezirik ematen, nabarituko zenuten, baina begira gelditzen diren horiek eta honen ingurukoek aldiz bai sortzen didatela kuriositate puntu bat. Zergatik gelditzen ote dira bertan, paretari so. Zein da beren asmoa? ezagunen bat topatzea? hori makabro xamarra litzateke, ezagunen bat ikusteak pozten gaituelako gehienetan, baina hil dela jakiteak ez, egoera kontrajarriak beraz. Bertan aurkitzen dugunak ez liguke inoiz poztu behar, ondorioz zein da hara jotzeko arrazoia? nork bere burua sufriaraztea? morboa izango da, desatseginaz interesa alegia.

Ez dakit, bestalde, gai honek guztiak zenbaterainoko etorkizuna ote duen, edo gero eta digitalagoa eta inpertsonalagoa den mundu honetan horrelakoek tokirik izango ote duten. Ingurukoen falta jakitea ondo dator, baina nola lortu hau, nola aukeratu zenen inguruko abixua jaso eta zenena ez. Geografikoki mugatu ahal genezake, bakarrik nire eskualdekoak jaso, edo bakarrik nire herrikoak, baina onartu behar gero eta lagun internazionalagoak ditugunez, ez lukeela balio handirik izango honek. Agian urtebetetzeak eta abar emailez edo sare sozialen bidez jakinarazten zaizkigun bezala jaso genitzake, baina noski, ea zein ausartek ematen dion “kontaktu guztiei jakinarazi” horrelako momentu batean.

Norbaitek ideia hau hartu eta pare bat buelta eman nahi baldin badizkio, kasu egin, agian zerbait ona atera genezake hemendik, irabazi asmorik gabe, hausnarketa moduan abia genezake eta nork daki, agian Herio bila etorri baino lehen bilatuko diogu buelta honi.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902