Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Podemosen argi-ilunak

Bingen. Zupiria - Domingo, 8 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:14h

euskadiri dagokionez, etxeko lanak egin gabe dabil Podemos. Ez du oraindik tajuz argitu ze toki daukan gure herriak bere proiektuan, ezta ere nola agertu nahi duen Iglesiasen taldeak gure gizartean. Zipriztin batzuk baino ez ditugu ezagutzen eta hori ez da aski itxura hartzeko. Galizian, Katalunian, Valentzian, Balearetan, adibidez, bertako indarrekin akordioak lortu zituen PP bota eta aldaketa-gobernuak osatzeko, agintean nahastu gabe. Baita Espainiako hauteskundeetara koalizio bitartez elkarrekin joateko ere. Baina hemen beste era batera dabil. Nafarroan, adibidez, UPNren ordez osatu zen gehiengo berriarekin bat egin zuen eta harro ageri da -aste honetan entzun diogu Iruñean Iglesiasi- Uxue Barkosi ematen dion babesaren garrantzia azpimarratzen. Baina, beste toki batzuetan ez bezala, nahiz eta Nafarroan aldaketaren gehiengoaren parte izan, Podemosekoek ez dute EH Bilduren moduko talde baten eskutik inon agertu nahi. Badakite Espainian Bildukoen inguruan ibiltzeak kalte egingo diela eta ez dute horrelarik behar. Gaur gaurkoz proiektu ezberdin baten ordezkari bezala ageri dira eta seguruenera, datorren udazkeneko euskal hauteskundeak igaro arte ez dugu argi ikusiko nola planteatzen den borroka Podemos eta EH Bilduren artean. Ondoren ere ikusi egin beharko da zertan bat egiten duten eta zer borondate duten ba-tzuk zein besteek elkarrekin gauzak egiteko. Gauza bera EAJrekin izan dezaketen harremanez. Baina udazkena arte itxaron beharko. Bitartean, ea zer gertatzen den ekainaren 26an.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902