Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Etzanda

Xabier. Euzkitze - Domingo, 8 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:14h

sekulako ilusioz egingo diegu aurre Espainiako hauteskundeei. Iufala! Jakinmin pixka bat bagenuen iazko abenduan izandakoek utzi zuten mapa politiko berriaren aurrean. Bipartidismo gogaikarriaren azkena izan zitekeela pentsatu nahi izan genuen, bestelako politikaren garaia iritsia zela. Bost hilabeteren buruan, herritarren bozetatik sorturiko egoera kudeatzeko erakutsi duten ezintasunak erabat nazkatuta eta etsita utzi gaitu. Ez dugu politika berririk ikusi, gehiagoren arteko botere-sokatira baizik. Bi alderdiren arteko aurre-akordio baten antzezpena ikusi genuen, ondorengo itun posible guztiak baldintzatu zituena. PP, hauteskundeak irabazi zituen alderdia, Zika birusa balu bezala tratatu dute gainerakoek. Ezta hurbildu ere. Eta Podemos, amorrazioaren erraietatik sorturiko alderdia, ez da inorekin ezer adosteko gai izan.

Euskal Herrian izan da Pablo Iglesias. Apostolu izena daraman lider mesianikoak ohiko berba-jarioa erakutsi du. Trebea da elkarrizketan, baina bakarrizketak nahiago ditu, eta berriz ere argi utzi du erabakiak hartzeko garaian ez duela beste inor onartzen mahaiaren bueltan. Euskal Herrira etorri aurretik argi utzi du EAEn udazkenean izango diren bozen ondoren ez duela EH Bildu koalizioarekin hitzarmenik egingo. Berak erabaki du, ez hemengo zuzendaritzak. Nola bete nahi ote du, bada, EAJ boteretik lekutzeko helburu bidezko bezain obsesiboa? Gehiengo osoa lor-tzeko itxaropena ote du, ala?

Nafarroan lau alderdiren arteko ituna beharrezko izan zen UPN ohiltzeko. Alderdi horietako batzuk Espainiako bozetara elkarrekin joatearen komenigarritasuna aztertzeaz mintzo zirenean, Pablok eman du epaia: ez. Eta Nafarroako alderdikideak, hurrengo egunean horri buruzko galdeketa egitekoak zirenak, ahoa bete hortz utzi ditu. Politika zaharra deitoratzen duen liderrak, antolaketa horizontalaz etengabe mintzo denak, are argiago utzi du zer nolako horizontaltasuna duen gustuko: berak esandako guztiari men egingo dieten mirabeena. Horizontalki nahi ditu, bai. Etzanda.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902