Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Mahala, izozkiak ekoizten 20 urte betetzear dituenean

Gazta xamurra eta freskoa, jogurtak, haragi freskoa eta onduak, postreak eta izozkiak. Mahalak 20 urte daramatza kalitate handiko baserriko produktu naturalak ekoizten.

Domingo, 8 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Mahalak dibertsifikazioan egin du apustu azken urteotan. n.g.

Mahalak dibertsifikazioan egin du apustu azken urteotan. n.g.

Galería Noticia

Mahalak dibertsifikazioan egin du apustu azken urteotan. n.g.

Mahalan, Leaburun (Gipuzkoa) dagoen baserrian 20 urte betetzear dira, modu natural batean, arreta eta mimo handiz bere produktuak ekoizten hasi zirenetik. Urte guzti hauetan hamaika jaki gozo elaboratu dute, eta gaur egun, esneki zein txerrikietan aukera zabala eskain-tzen diote bezeroari.
Esnekiak elaboratzen ibilbide oparoa egin ondoren, azken erronka izozkien elaborazioan murgiltzea izan da. Eman zuten lehenengo pausoa proiektua zehaztea izan zen, helburua eta bidea ondo finka-tzeko. Ondoren, arloan espezializatutako pertsonen gidaritzapean, hainbat proba eta azterketa egin behar izan zituzten beraiek nahi zuten produktua lortu arte. Baserriko esnea, jogurta eta gazta bazituzten, beraz etxeko produktuak oinarri hartuta ekin zioten lanari. Hortik aurrera, hainbat zapore desberdinetako oreak lortu dituzte eta izozki bilakatu: gazta eta jogurt izozkiaz gain, marrubi, hur, bainila, txokolate, kafe eta limoi izozki freskagarriak dauzkate dastagarri. Izozki hauek bai norbanakoarentzat egindako tarrina txikietan edo kukurutxoetan eta baita kantitate handietan ostalaritzarako ere prestatu dituzte, ahalik eta bezero zabalenari erantzuteko asmoz. Ostalaritza eta dendentzat dotore atondutako izozkailuak ere mailegatzen dituzte beraien izozkiak eroso saldu ditzaten.
Dagoeneko rap doinuetan kanta bat ere eskaini diete izozkiei, hau ere mimo eta arreta handiz:
Belarra larretik behira,
beheko titira,
eta tira eta tira
eta esnea ontzira,
izozki goxo-goxoak
ateratzen dira
eta dastatu desira
battuzu, zure mahaira!

Mahala, mahala,
gauza ederra dala
Mahala, mahala
produktu naturala

Mahalaren gerorako bideak
Dibertsifikazioan egin zuten apustu bere garaian eta gaur egun esan daiteke helburu hori beteta dutela. Salmentek ere maila polita lortu dute eta orain begirada beste eremu ba-tzuetara bideratzen dute, atzeak erakutsitakotik ondorengoa atondu nahian. Hemendik aurrera, produktuaren kalitatea bermatzean oinarrituko da beraien lanketa, bere esentzia mantenduz eta puntu kritikoei gain hartuz. Alde batetik, Mahalako estrukturaren beharrak asetuz, lan esparruan modu horizontalago batean lan egitea bilatuz. Bestalde, lur gehiago lortuaz, horrela, autonomian irabazi nahian.
Autonomia indartze aldera, Bilbon badute denda bat ere. Euskal Herriko produktuez osatutako merkatu txiki bat da, langile euskaldunez kudeatua. Gehiago ere sortu daitezke honen bueltan.
Prozesu guzti honetan filosofia berari jarraitzen dio Mahalak, herriaren oinarrian dauden hizkuntza, kultura (kantu, bertso, herri kirolak, ...) gure altxorrak zaintzea eta bultzatzea da bere xedea. Erronka guzti hauei aurre egiteko, beste hamar urtetako haziak erein ditu beraz udaberri honetan Mahalak. n N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902