Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Mieltxoren jaitsierarekin hasi dira Ezkioko San Miel jaiak

Herriko abesbatzak eta Bidaurretakoak kontzertua egingo dute gaur, 19.00etan

Asier Zaldua - Sábado, 7 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Ezkioko jaietan bildutako jendea, Mieltxo sokatik askatzen.

Galería Noticia

Ezkioko jaietan bildutako jendea, Mieltxo sokatik askatzen.

ezkio-itsaso- Ezkioko bizilagunak San Miel jaiak ospatzen ari dira. Festak atzo hasi ziren, txupinazoarekin eta Mieltxoren jaitsierarekin. Hasierako ekitaldi hau Zuhaitzaren Soinua taldeko txalapartariek girotu zuten. Ondoren, Traka-Traka elektrotxarangak jo zuen. Gauean herritarrek mus txapelketa jokatu zuten eta Katekexix eta The txoki band taldeek kontzertua egin zuten.

Gaur eta bihar ere ekitaldiak egongo dira. Gaurko eguna goiz eresiarekin hasiko da. Ezkiotarrek parranda latza egin zuten atzo eta ez dute goiz jaikitzeko gogorik: goiz eresia 12.00etan izango da!

13.00etan poteoa egingo dute trikitilariekin eta 13.30ean toka lehiaketa hasiko da. 14.30ean herri bazkaria egingo dute Argindegin eta 17.00etan haurrentzako jolasak egongo dira: puzgarriak, bizikletak eta patinete elektrikoak. Arratsaldeko ekitaldiekin bukatzeko, 19.00etan herriko eta Bidaurretako abesbatzek abestuko dute eta 19.30ean txokolatada egingo dute.

Gaueko ekitaldiei dagokienez, 22.30ean karaokea egongo da eta 23.30ean patxanga. Igandean, ezkiotarrek San Miel eguna ospatuko dute. 11.00etan meza egongo da eta 12.00etan Ezkio-Izazpi-Ezkio mendi lasterketari hasiera emango diote. Ordu berean, haurrentzako puzgarriak eta marrazketa txokoa egongo dira. 13.00etan poteoa egingo dute trikitilariekin.

18.30ean aizkolarien saioa eta sagardo dastaketa egongo dira. Elorriaga aita-semeak Ugarteburu eta Esnaolaren aurka arituko dira. Festetako azken ekitaldia Mieltxoren agurra izango da, 20.30ean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902