Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

XII. Izarraitz mendi lasterketa jokatuko da gaur arratsaldean

Azpeitiko galdeketari babesa emateko Azpeitia eta Azkoitiko korrikalarien arteko erronka izango da

Sábado, 7 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

azpeitia- Azpeitiko Lagun Onak mendi bazkunak antolatzen duen XII. Izarraitz mendi lasterketa jokatuko da gaur. Proba 16.00etan hasiko da Enparantza Nagusitik eta parte hartzaileek 20 kilometroko ibilbide gogorra burutu beharko dute (dagoeneko 100 korrikalari inguruk eman dute izena). Gainera, aurtengoan 12 kilometroko proba motza egin ahalko da. Hori 16.30ean hasiko da, leku beretik.

Edonola ere, aurtengo Izarraitz mendi lasterketa berezia izango da. Izan ere, Azpeitian ekainaren 5ean erabakitzeko eskubidearen alde egingo den herri galdeketari babesa emateko, Azkoitia eta Azpeitiko kirolarien arteko erronka jokatuko da gaurko mendi lasterketaren baitan.

Bertan, herri bakoitzeko 5 korrikalari arituko dira lehian (lau gizonezko eta emakumezko bat) eta erronkaren irabazlea erabakitzeko talde bakoitzeko kide guztien denborak batuko dituzte.

Langak, irekitaIzarraitz mendi lasterketa dela eta, Azpeitiko Udalak jakinarazten du Lagun Onak mendi bazkunak probaren ibilbideko langak irekita utziko dituela gaur eguerdian, eta ilun-tzean, lasterketa amaitu ostean, itxiko dituela.

Udalak eta Lagun Onak mendi bazkunak eskerrak eman nahi dizkie, aldez aurretik, lasterketa hau igarotzen den eremuko lur jabeei, beren borondate ona ta laguntzagatik, eta sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamenak eskatzen dizkiete aldez aurretik. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902