Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lezon mendekosteak datorren asteburuan ospatuko dira

Berrikuntzen artean kirol egokituaren erakustaldia, Bekoerrota kiroldegian, dago

Aitziber Muga - Sábado, 7 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Jexux Mari Martiarena eta Xanti Val, atzo.

Galería Noticia

Jexux Mari Martiarena eta Xanti Val, atzo.

Lezo- Datorren ostiralean emango zaie hasiera Lezoko Mendekoste jaiei eta hiru egunez, igandera arte, 27 ekintzaz gozatzeko aukera egongo da. Atzo Lezoko alkateak, Jexux Mari Martiarenak, eta Kulturako teknikariak, Xanti Valek, egitaraua azaldu zuten.

Berrikuntzen artean, aurten lehenengo aldiz, Bekoerrotan, kirol egokituaren erakustaldia izango da. Adimen urritasuna duten palistak izango dira, tartean Bittor Alzuguren herritarra. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia da, eta aurreratu zutenez, pala partidak amai-tzean, gurpildun aulkiko partidak izango dira. Herritarrak bertara-tzeko deia luzatu zuten, eta partidak amaitzean, gurpildun aulkietan palan aritzeko aukera izango dela aditzera eman zuten.

Bestalde, Zabarre pirataren istorioaren beste pertsonaiei indar berezia eman nahi diete. Ohiturari jarraituz, ostiralean Zabarre pirata herrira etorriko da, aurten sarrera kaitik egingo du;baina, igandean, Zabarre agurtu beharrean jaiei amaiera emateko, Perutxori, pirataren etsaiari, esango zaio adio.

Alkateak jakitera eman zuenez, aurtengo mendekosteetan 14.000 euro inbertitu dira, iaz baina 2.500 euro gehiago. Partida handitu denez, eskuko programak berreskuratzea erabaki da eta asteburu honetan etxez etxe banatuko dira. “Iaz programa kaleko karteletan jarri genuen, baina herritaren eskaria izan da eskuko programak egitea”, azaldu zuen Valek.

Eraso sexistakProgramazioa aurkeztu ondoren, alkateak gogorarazi zuen Udalak eraso sexisten aurka iazko santakrutzetan abiatutako ekimenarekin jarraituko duela, eta herriko ostalarien laguntzarekin, Udalak txartelak banatuko dituela eraso sexisten aurkako jarraibideekin. Datorren astelehenean, udal ordezkariak tabernaz taberna joango dira txartelak, protokoloak eta puntu lila duen afixa banatzera.

Helburua da edozein erasoren aurrean zer egin behar den azaltzea, eta ostalarien artean jarrera aktiboagoa sustatzea. Larrialdietako telefonoak ere agertzen dira.

Ostirala, 13

17.45. Zabarreren ongietorria kaian.

19.00. Pirata txikiek jaiei hasiera emango diote Gurutze Santuaren plazan. Jarraian, buruhandi eta erraldoiak Munttar txistulari taldearekin.

21.00. Piraten afari autogestionatua Gurutze Santuaren plazan. Amaieran Dj Iker.

Larunbata, 14

9.30. Diana eskualdeko dultzaineroekin.

11.00 eta 16.00. Puzgarriak eta jolas parkea Karlos Saldisen.

12.00 eta 19.00. Buruhandi eta erraldoien kalejira.

12.00. XX. mende hasierako erromerien dantzak herrian.

13.00. Musika Eskolako bandaren emanaldia Lezoko Dantzazaleekin Gurutze Santuaren plazan.

16.30. Truk txapelketa Tiñelun.

17.00. Kirol egokitua.

18.00. XVIII. Sagardo Eguna.

22.00. Zezen suzkoa Gurutze Santuaren plazan. Jarraian, berbena Lisker taldearekin.

Igandea, 15

10.30. Haur eta gaztetxoentzat pintxo lehiaketa Karlos Saldisen.

12.00. Herri kirolen erakustaldia plazan.

18.30. Perutxoren agurra Gurutze Santuaren plazatik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902