Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Dbizi eta Mugi txartel bakar batean bateratu ahal izango dira

Garraioaren Lurralde Agintaritzak Easo kalean duen bulegoan bizikleta elektrikoari buruzko informazioa eskainiko dute

Sábado, 7 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

donostia- Dbiziko txartela eta zerbitzuari buruzko informazioa lortu ahal izango dira epe laburrean Mugiren egoitzan, Easo kalean, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin lortutako akordioari esker. Gainera, orain arte Dbizi eta Mugi txartelak zituztenek zerbitzu guztiak txartel bakarrean batu ahal izango dituzte (garraio txartelean, hain zuzen ere).

Easo kalean Dbiziko urteko bonua eskuratu ahal izateko, erabiltzaileak bere datu pertsonalak eman beharko ditu eta kuota ordaindu, banku txartelaren bidez. Garraioaren Lurralde Agintaritzaren bulegoan, gainera, Dbizi bizikleta elektrikoaren sistema publikoari buruzko zalantzak argitzeko informazio orokorra ere emango dute: estazioen planoa, erabiltzeko gida eta abar.

2015. urtearen bukaeran totem interaktibo berriak jarri zituzten eta horiei esker ere erraztu egin zen Dbiziko txartela eskuratzeko prozesua: www.dbizi.com webgunearen bidez eman daiteke izena orain, inprimakia bete, ordaindu eta jasotako kodearekin, totem-etan eskuratu daiteke urte osorako txartela. Horrekin jada erabili daitezke txirrindak.

Zazpi estaziotan jarritako totem-etan ere lor daitezke Dbiziko txartelak eta zerbitzuari buruzko informazioa jaso

Bestalde, egun baterako, hiru egunetarako edo bost egunetarako txartelak ere eskuratu daitezke zuzenean totem-etan.

Aipatutako totem horietan ukimenezko pantaila interaktibo berriak daude eta txartelak lor-tzeaz gain, erabiltzaileek denbora errealean kontsulta dezakete zenbat bizikleta dauden erabilgarri geltoki guztietan eta zein aingura-tze sistema dituzten.

zazpi estazioDbizik atzo azaldu zuenez, gaur egun horrelako zazpi totem daude jarrita ondorengo estazioetan: Udaletxe ondoan dagoena, Arrasate kalekoa, Easokoa, Isabel II.ekoa, Katalunia plazakoa, Unibertsitateetakoa eta Frantzia pasealekukoa.

Totem berriak jartzearekin batera, Dbiziko estazioak eta aingura-tze sistemak berritu egin ziren 2015. urte bukaeran. Orain Mugirekin lortutako akordioari esker zerbitzua erosoagoa izan dadin lortu nahi dute herritarrentzat eta bisitarientzat Donostiako Udalak eta Bonopark enpresak. Horrela, garraiobide sostengagarriago baten aldeko apustua egiten jarrai-tzen dutela nabarmendu zuten bi erakundeek. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902