Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hernaniarrek 500.000 euro non inbertitu erabakiko dute

2017ko udal aurrekontuetan herritarrek hainbat inbertsio lehenetsiko dituzte

Aitziber Muga - Sábado, 7 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Tilosetako zorua aldatzea izan zen iaz bozka gehien lortu zuen proposamena.

Galería Noticia

Tilosetako zorua aldatzea izan zen iaz bozka gehien lortu zuen proposamena.

Hernani- Aurten, hirugarren urtez, Erabaki Hernani Decide prozesua abiatuko du Udalak. Horren bidez, herritarrek 2017ko udal aurrekontuaren 500.000 euro non inbertitu eztabaidatu eta erabaki ahalko dute. Atzo horren metodologia, faseak, hitzorduak eta berritasunak azaldu zituen Luis Intxauspek, Hernaniko alkateak. “2014an jarri genituen lehen aldiz martxan partaidetzazko aurrekontuak. Ordutik, herritarrek, parte-hartze prozesu baten bidez, bi urtetan erabaki ahal izan duzue udal aurrekontuaren zati bat non inbertitu”, gogorarazi zuen alkateak.

Aurten zenbait berrikuntza izango dira. Esaterako, Hernani Erabaki webgunea berritu du Udalak. Webgune berria hilaren 16tik aurrera egongo da prest. Herritarrek sar-tzeko aukera izango dute, Udaleko webgunearen bidez. Bertan, informazioa, proposamenak egiteko formularioa, prozesuaren jarraipena, aukeratutako proposamenen zerrenda eta aurreko urteetan aukeratutako proiektuen jarraipena, besteak beste, egin ahalko dira.

Gainera, Hernani Erabaki parte-hartze prozesuak herrian duen presentzia areagotzeko asmoz, Biterin eta kiroldegian panel handi batzuk jarriko dituzte prozesuaren inguruko hitzorduak eta berritasun guztiak azaltzeko. Hernani Erabaki prozesuaren topaguneak izango dira.

“Auzoen parte hartzea areagotzea ere bilatuko dugu, prozesua auzoentzako tresna baliagarria izatea nahi dugu. Honetarako, prozesua auzoetara gerturatuko dugu”, esan zuen prozesua gidatuko duen Aztiker enpresaren kideak, Arkaitz Martinez de Albenizek. Hau hirugarren nobedadea da.

Azkeneko berrikuntza talde eragilean, herritarrak protagonista izango direla da. Talde horren funtzioa parte-hartze prozesuaren antolaketa eta gidaritza egitea da, prozesu honen erabakigune nagusia izango baita. Aurten talde hau herritarrek eta udaleko Parte-Hartze teknikariak osatuko dute;udal ordezkari politikoak, ostera, jarraipen batzordean egongo dira. Aldaketa horrekin, herritarrek parte-hartze prozesuaren protagonismoa indartu nahi du Udalak.

“Pertsona bakoitzaren interesetatik abiatuta, talde edo komunitate ikuspegia lantzea bilatzen dugu. Hau da, ikuspegi ezberdinen arteko elkar ulertzea bultzatu, besteen iritziak entzun, ulertu eta errespetatzea, Udala eta herriaren arteko lotura sendotzea”, gogorarazi zuen alkateak. “Parte-hartze kultura elika-tzeko tresna ere bada. Parte-hartzearen kulturan hezi egin behar dugu, parte hartzearen bitartez etengabe ikasten dugu, eta prozesu honi esker parte hartzen ikasten ari gara hernaniarrok”, erantsi zuen.

Horrekin batera, Luis Intxauspek azpimarratu zuenez, “prozesu honek Hernaniko Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztien babesa du. Honek, gure ustez, parte hartze prozesu honi oinarri sendoa ematen dio”.

Faseak

Maiatza. Udal aurrekontuan txertatzeko proposamenak egingo dira (auzoka zein arloka).

Ekaina eta iraila. Jasotako proposamen horiek aztertu eta balorazioak egingo dituzte udal langileek (teknikariek nagusiki).

Iraila. Proposamenak berriro ere eztabaidagai jarriko dira eta komuna hobekien betetzen dituztenak lehenetsiko dira.

Urria. Herritarrek aurrekontuan txertatuko diren proposamenak bozkatuko dituzte.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902