Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
sociedad

Jalgi euskaraz, Bernat Etxepare ikastegiaren alde

Senpereko aintzirak milaka euskaltzale hartuko ditu bihar Herri Urrats ikastolen festa ospatzeko

Sábado, 7 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Aurten ere, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.

Aurten ere, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da. (Argazkia: F. Dolosor)

Galería Noticia

Aurten ere, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.

Senpereko aintziran dena prest da Herri Urrats jaiaren hogeita hamahirugarren edizioa ospatzeko. Bihar, hamarnaka kontzertu eta dantza emanaldi izango dira baina ikastolen aldeko jaia musika jaialdi erraldoia baino askoz gehiago da. Ezinbesteko hitz ordua da euskarak ez baitu oraindik inolako lege babesik Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoan. Bertako 300.000 biztanleen artean laurdenak menperatzen du Bernat Etxepare idazle garaztarraren hizkuntza. Bera izan zen euskarazko lehen liburua argitaratu zuena 1545ean.

Biharko jaian, euskararen aitor-tza aldarrikatzeaz gain, euskarazko lanbide heziketaren lehen urratsak finkatuko dituzte. Izan ere, aurtengo irabaziak Baionako Bernat Etxepare ikastegiari emango dizkiote eraikin berria egiteko Lapurdiko hiriburuan. Eraikin berri horretan Seaska federazioaren lehen sare profesionala irekiko da eta horretarako hamar milioi euroko inbertsioa egingo dute sei mila metro karratuko eraikina altxatuz Baiona iparrean. Akitaniako lurralde gobernuak zazpi milioi ordainduko ditu eta gainerako guztia euskaltzaleek ekarri beharko dute.

Gaur egun, 230 ikasle dabiltza Baionako Bernat Etxepare ikastegian, Iparraldean euskarazko irakaskuntza eskaintzen duen lizeo bakarrean. Urtero, 20 ikasle gehiago hartzen dituzte eta kontuan hartuz gero eta ume gehiago dagoela lehen hezkuntzan eta hiru institutuetan, laster 400 ikasleren langa gaindituko dute. Gainera, Lapurdiko hiriburuko ikastegia guztiz zaharkituta eta desegokia gelditu da. Arrazoi guzti horiengatik, Seaskako arduradunek argi dute eraikin berria lortu behar dutela. Bertan, gaur egun eskaintzen diren irakaskuntza orokorra eta teknologikoa, eta sortzear dagoen lanbide heziketa elkartuko dituzte. Kiroldegia eta barnetegia ere eraikiko dituzte urrundik datozen ikasleak aterpetzeko. Gaur egun, 60 ikasle gelditzen dira Tarnosen dagoen barnetegian eta Baionan 130 gazteentzako izango da tokia. Sare profesionala oso zabala izanki zein sail eskainiko duten euskaraz gogoeta-tzen ari dira Baionako Merkatari-tza eta Industria Ganberako ordezkariekin.

Arazoak arazo, aurreraZailtasunak zailtasun, bereziki euskarak ez baitu oraindik inolako lege babesik, Seaskako ikastolek etengabeko garapena dute. 3.500 ikasle baino gehiago biltzen dituzte Ipar Euskal Herri osoko hogeita hamahiru ikastegietan, Iparraldeko ikasleen %10 inguru. Joan den irailean, hiru ikastola berri zabaldu zituzten Azkarate, Basusarri eta Biriatun;eta duela aste batzuk eraikin berria estrenatu zuen Ziburuko Kaskarotenea ama-ikastolak. Gora behera asko izan ondoren bertako udalarekin, azkenean Guy Poulou alkate kontserbadorea berak parte hartu zuen ikastola berriaren inaugurazioan. Duela hilabete batzuk, eraikin publikoa husteko agindua eman eta argindarra moztu zion auzapez eskuindarrak. Ikastola eta udalaren arteko soka tirak elkartasun kate zabala sortu zuen Kaskarotenea euskal gunearen inguruan.

Jalgi festara, a a a, Jalgi Senpereko aintzirarat... Jon Garmendia Txuriyak idatzi duen testua ezaguna bilakatzen ari da Esne Beltza taldeak eta Seaskako ikasleek abestia grabatu eta bideoklipa egin dutenetik. Doinu hori nagusituko da biharko jaian Lapurdiko aintzira ospetsuenaren inguruan. Xabi Solano Esne Beltza taldeko kantariak oso pozik parte hartu du abentura horretan bere ustez euskarak denen laguntza behar duelako. Gainera, taldeko kide gehienak txiki txikitatik doaz urtero Herri Urratsera eta baten semea Seaskako ikastola batean dabil gaur egun. Xabi Solanok ilusio handiz bizi izan zituen diskoaren eta bideokliparen grabaketak alaitasuna eta euskara izan baitziren nagusi bertan azaltzen diren Iparraldeko gazteen artean.

Esne Beltzaz gain, 2zio rap taldea, DJ Balpores, Oreka Tx, H Eden, Irrien Lagunak, edota Leinua eta Zarena Zarelako dantza konpainiek alaituko dituzte aintziraren bazterrak, besteak beste.

Betiko helburuak 1984an lehen Herri Urrats ospatu zenetik ikastolen aldeko jaiak aldaketa handiak ezagutu ditu baina betiko helburuak dauzka. Senpereko euskaltzale ba-tzuek Bizkaiko ikastolen aldeko Ibilaldian parte hartu zuten eta etxera itzultzean bururatu zitzaien gauza bera antolatu behar zutela Kanbon sortu nahi zuten Xalbador kolegioaren alde. Hogei bat familiek prestatu zuten bestara 7.000 lagun joan zi-tzaizkien. Iaz, 55.000 izan ziren.

Aurten, egun osoan autobusak ibiliko dira Senpereko erdialdea eta ain-tziraren artean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902