Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Getarian Antxua Eguna ospatuko dute asteburuan

Arguiñano, Jose Ignacio Espel eta Gorostiaga anaiak omenduko dituzte gaur goizean (12.00)

2016(e)ko maiatzaren 6a, ostirala - 06:15etan eguneratua

getaria- Urtero getariarrek garai honetan egiten duten bezala, Antxua Eguna ospatuko dute gaurtik igandera bitarte. Hiru egunetako programazio nagusia gaurkoa izango da, baina larunbat eta igandean ere zenbait ekitaldi izango dira.

Gaur goizean hasiko da festa, 12.00etan, Elkano arrantzaleen kofradian egingo den inaugurazioarekin. Bertan izango dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako Sailburua, Elkano arrantzale kofradiaren lehendakaria eta Getariako alkatea. Gainera, Zilarrezko Antxuaren aipamena egingo diete Gorostiaga anaiei, Karlos Arguiñanori eta Jose Ignacio Espeli. Ondoren, Gure Txeruko dantzariek aurreskua dantzatuko diete omenduei eta luntxa ere izango da. Arratsaldean, Getariako Trikitilari taldearen eta Gure Txeruko dantza taldearen emanaldia izango da 18.30ean. 19.00etatik 21.00etara, berriz, antxua dastaketa izango da frontoian, musikaz girotuta.

Bihar ere antxua dastatzeko aukera izango da Getariako tabernetan, eguerdian. Arratsaldean Urrezko aizkora jokatuko da frontoian (18.30) eta Sugarri txarangak alaituko ditu kaleak (18.00-20.00). Eguna amaitzeko, Andra Mari Abesba-tzaren emanaldia izango da 20.30ean parrokian. Igandean emango zaio amaiera asteburuari. Goizeko dianaren ostean, Getariako Abesbatzak Arrantzaleen Meza abestuko du (11.00), eta jarraian amabirjinaren prozesioa eta itsas bedeinkapena egingo da, eta arrantzale zaharrei ere omenaldia egingo zaie. Ondoren, estropadak izango dira (11.30) eta amaitzeko, Getariako Bandaren doako kontzertua izango da parrokian, 13.00etan. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902