Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ordizian X. esku pilota txapelketa egingo dute

Igandean da lehiaketan izena emateko azken eguna eta pilotan federatuta daudenek ezingo dute jokatu

2016(e)ko maiatzaren 6a, ostirala - 06:14etan eguneratua

ordizia- Aurtengoarekin hamar urtez antolatuko du Ordiziako Emaneurre taldeak esku pilota txapelketa. Beste txapelketekin alderatuz, baina, badu berezitasun bat: herrikoia da. Beraz, pilotan federatuta daudenek ezingo dute parte hartu alde batetik, eta bestetik, Ordizian erroldatuta daudenak edo herriarekin lotura zuzenak dutenek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Horiek dira txapelketa herrikoian parte hartzeko bete beharreko baldintzak.

Txapelketa bikoteka jokatuko da, eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko du. Izena emateko azken eguna etzi igandea izango da, beraz, oraindik ere izen ematea irekita dago. Interesa duen orok izena emateko aukera izango du Ordiziako Kantoi, Urdin, Kirkil, Amonane eta Sugaar tabernetan.

hamar urteZenbaki biribila beteko du aurten txapelketak. Duela hamar urte hasi zen Emaneurre taldekoa ekitaldi hau antolatzen, eta hutsik egin gabe egin dute urte hauetan. Taldeak azaldu duenez, txapelketa hau Emaneurreren “sustraia” eta “ekitaldi kuttunena” da.

Iazko edizioan 24 bikotek parte hartu zuten eta aurtengoa urteurrena izanik, muga hori gainditzea espero dute. Partidak hilabete honetan hasiko dira jokatzen, eta finala, berriz, Ordiziako Santa Ana festen atarian jokatuko dute, uztailaren 12an. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902