Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azoka antolatu dute Añorgako Firestonen iganderako

Lantegi berreskuratuan garatzen dituzten proiektuak eta produktuak ezagutaraziko dituzte

2016(e)ko maiatzaren 6a, ostirala - 06:14etan eguneratua

donostia- Añorgako Firestone lantegi berreskuratuan azoka antolatuko dute etzi: hilabete bakoitzeko bigarren igandetan hasi dira antolatzen horrelakoak eta aste honetakoa jada hirugarrena izango da. Bertan Firestonen martxan dauden proiektuak ezagutu eta bertan ekoitzitako produktuak hartu edota erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek: Tintartean serigrafia tailerreko kamisetak, Mailuka proiektuak berreskuratutako altzariak, dohako dendako arropa edo oinetakoak, etxebizitzakoek egindako ogia, artisau desberdinen produktuak... Umeentzat ere ipuin kontalariaren txokoa izango dela iragarri dute, liburutegiko liburuekin.

Azokan jateko eta edatekoa ez da faltako, zuzeneko musikaz lagundurik. Guztia, 11.00etatik aurrera izango dute prest bertaratzen diren bisitari guztien-tzat.

Firestone lantegi berreskuratuaren lehenengo urteurrena ospatuko zuten berriki añorgatarrek. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902