Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lasarte-Oriak euskarako laguntzak aurkeztu ditu

Aurten diru kopurua %20 igotzea proposatu dute, batez ere euskara ikasleen matrikulak ordaintzeko

2016(e)ko maiatzaren 6a, ostirala - 06:14etan eguneratua

Lasarte-Oria- Euskara Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordokik atzo 2016 urtean Lasarte-Oriako Euskara sailak egin duen diru laguntza deialdia aurkeztu zuen. Guztira sei diru laguntza lerro daude, iaz bezala. Aurtengo berrikuntza nagusia laguntzak %20 igoko direla da, 57.680 eurotik 68.680 eurora, beti ere, adierazi zuenez, aurtengo udal aurrekontuak onesten badira.

Igoera hau batez ere euskara ikasleen eskuetan eroriko da. Zinego-tziak aditzera eman zuenez, aurten herritarren matrikulazioa euskaltegietan asko igo da eta %85eko asistentzia konfirmatzen dutenek matrikularen %85 berreskuratzeko aukera dute.

Izan ere diru laguntza kopuru osoaren %90 bideratzen da lerro honetara. Iaz 50.000 euro gastatu ziren eta aurten 60.000 euro bana-tzea aurreikusten da.

Gainontzeko bost lerroak dira: unibertsitateetako udako ikastaroak euskaraz egiten dutenentzako, aisiako begirale eta zuzendari ikastaroa bukatzen dutenentzako, gidabaimena euskaraz ateratzen dutenentzako, enpresetako eta elkarteetako jarduera puntualak euskalduntzeko eta Baietz gurean!egitasmoa.

Deialdi bakoitzaren baldintzen eta eskaera-orrien berri nahi duen orok Udalaren webgunean du informazio guztia. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902