Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ETXEKO BERRIAK

Golden 5, San Donatoz blai

Bigarren urtez, Nafarroako Gobernuak ‘Kohesioa eta Golden 5’ metodologia proiektu berritzaile izendatu du

Testua eta argazkiak San Donato Ikastetxe Publikoa - Viernes, 6 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:10h

Ikastetxeko ikasleek banda bat osatzea prosposatu zuten. Irudian, entseatzen ageri dira.

Ikastetxeko ikasleek banda bat osatzea prosposatu zuten. Irudian, entseatzen ageri dira. (San Donato Ikastetxe Publikoa)

Galería Noticia

Ikastetxeko ikasleek banda bat osatzea prosposatu zuten. Irudian, entseatzen ageri dira.

Bost urte dira San Donato Herri eskolak zuen metodologia berritzeko nahia agertu zuela. Gure eskola, kalitate sistemako sarean sartuta zegoela hezkuntza proiektua berregitea tokatu zitzaion. Hezkuntza komunitate osoz gain beste interes talde(mankomunitatea, udala…) ba-tzuei iritzia eskatuta, gure eskolako xedea, ikuspegia eta balioak zehaztu genituen eta 4 urtetarako plan estrategikoa diseinatu genuen. Bertatik sortu zen gure lan egiteko modua etengabe hobetzeko grina.

Beraz irakasleok Ikaskuntza kooperatiboan formakuntza jaso genuen baina aniztasuna tratatzeko beste jarduera batzuetan ere. Ikastaro hauek oso praktikoak ziren eta ikasten genuen heinean geletara eramaten genuen.

Momentu honetan, irakasleok dugun erronka, talde lanean aritzea baino, ikasleen kohesioa lortzea da. Ikasleekin taldeko kohesioa landu behar da talde lanean aritzeko eta alderantziz. Talde bateko ikasleen artean harreman positiboak eraiki-tzea ez da betere erraza eta laster konturatu ginen honek ere formakuntza berezi bat eskatzen zuela. Horregatik, KOHESIOAN ETA GOLDEN 5EN lanean dihardugu.

Golden 5ek, ikasleak, beraien ikaskuntza prozesuan motibatuta egotea nahi du porrota ekiditeko. Horretarako, gelako kudeaketa modu jakin batean izatea eskatzen du. Harreman positiboak eraiki-tzen saiatzen da, irakasleek eredua emanez gero, ikasleen artean lortuko dela suposatuz. Sare soziala lantzeko baliabideak ematen dizkigu, “bullyng” eta “rollo txarrak” ekiditeko hainbat tresna. Ikaskuntza ikasleen beharretara doitzeko moduak ematen dizkigu eta Familia eta Eskolaren arteko harremanak sendotzeko aukerak lortzen ditu.

Aldaketa sakona gure irakasteko moduan ezta? Ba hortxe ari gara... buru belarri.. inoiz irakatsi ez dizkigutenak ikasten eta aldi berean irakasten. Golden 5en betaurreko berriak erabiltzen... eta merezi du!

Gure metodologia berri honek ahalbidetu du ikasleen iritzia gehiago entzutea. Beraien kabuz, 5. eta 6. mailako ikasleek, proposamen bat ekarri zuten gelara: Zergatik ez dugu banda bat eraikitzen? Horrela gure eskolako festetan musika izango dugu!.

Ideia polita iruditu zitzaigun, Pello Reparaz musikako irakaslea prest egon zen eta Eskolako Banda sortu zen urri bukaeran. Txikia baina Handia, benetan. Ikasturte hontako jaiak, Euskararen eguna, Olentzero, Santa Ageda... alaitu dizkigute. Baina horretarako fin bete dituzte ostegunetako entsaioak, musikako irakaslearen borondate onez.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902