Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Iritzia

Zein arraroa eskubiderik gabe... nafarrak!

Erramun Osa, Euskaltzain urgazlea - 2016(e)ko maiatzaren 6a, ostirala - 07:00etan eguneratua

Euskararekin  eta haren zabalkundearekin zergatik tematzen diren horrenbeste galdetuta, horrek euskal lurraldeak hurbiltzen eta kosta ahala kosta mantendu nahi izan den egoera bat, Nafarroaren eta Espainiaren ikuspegi jakin bat barruratzen duena, desorekatu dezakeela esan zidan behin UPN alderdiko buruzagi batek.

Elkarrizketa berean, jakin-minez, euskara batuari buruz zein iritzi duten galdetu nionean, zera gehitu zidan: "Lehenago eman dizut erantzuna. Eztabaidak ez dauka oinarri filologikorik. Euskararen batasunak bestelako errealitateetatik bereizten gaituen hizkuntza indartzea eta euskal hiztun-elkartea berrosa-tzea ekar ditzake eta horrek, oinarrian, gure egitasmo politikoarekin talka egiten du, beraz, horren aurrean, euskarak presentzia duen eremuan, nafarrera sustatuko dugu, euskara ahultzea eta Nafarroa are gehiago bereiztea ekar ditzakeen neurrian". Argiago ezin!

Gertaera larria Elkarrizketa horren edukia gogora ekarri nahi nuen Espainiako Industria Ministerioaren aginduak behartuta, EITBk Nafarroan ETBren seinalea itzaliko duen egunean. Gertaera larria da. Batetik, UPN alderdiaren itsumena duelako oinarri. Bestetik, nafarren aldaketa borondateari -euskararekin eta euskal kulturarekin lotura duten gaietan baita ere- astindua eman nahi zaiolako, Nafarroan boterea galdu ondoren, Gobernu zentralaren indarra baliatuz, gauzak lehengora bueltatu daitezen bilatzen dutenen aldetik. Azkenik, eskubideak murrizteko asmoz harturiko erabakia delako. Inork ez baitu inor ETB ikustera behartzen, nafar bakar bat ere ez. Ai-tzitik, erabaki horrekin Espainiako Gobernuak hala nahi duten nafarrek inolako aukerarik ez izatea bilatzen du.

Burugogorkeriaren beste adibide bat da. Irakaskuntzan egiten den eskaintza eta familien eskaria orekatzeko asmoz, lanpostuen deialdiarekin piztutako polemika;Iruñeko Udaleko Haur Eskolen eskaintzan euskarazko plazak zabaltzeko eta indartzeko eginiko ahalegina oztopatzeko... edota berriki, Eremu ez-euskaldunean D ereduan ikasi ahal izateko aukera ireki ostean, UPNk familien eskubidea murriztuko duela eginiko iragarpena aurrekari-tzat izan dituena.

Egoera horri gehitu behar zaio urteetan Nafarroako Gobernuak euskararen eremuan lanean ari diren elkarteak, erakundeak, ikastolak, euskaltegiak, hedabideak eta abar luze bat itotzeko garabidean izan duen jardun sistematikoa, hamarkadetan gauzatu duena... zinez, denbora eta pazientzia beharko dira gainditzeko horren denbora luzean eraman den zokoratzea.

Hamarkadetan Nafarroa nahierara gobernatu dutenek nafarrei heldutasunik aitortu ez eta eskubideak murrizteko ekinean segitzen duten honetan, aukeratzeko eta erabaki ahal izateko eskubideak aldarrikatu behar dira, horiek baitira bizikidetza ehuntzeko eta gizarte demokratiko batean sakontzeko ezinbesteko osagaiak... aldarrikapena eta askotarikoen arteko lankidetza sendoa, eskuzabala uztartu behar ditugu, desberdintzen gaituen guztiaren gainetik zein azpitik... iraun eta bizi ahal izateko haizea izango badugu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902