Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Boteprontoan

Jakin gabe

Karmele Jaio - 2016(e)ko maiatzaren 6a, ostirala - 06:59etan eguneratua

Garaiotan nahiko zabaldua den jarrera da. Gai bati buruz jakin ez, eta hala ere, hari buruz hitz egin, haren inguruko epaia eman. Gero eta zabalduago dagoen jarrera delako egiten zait agian gero eta deserosoagoa, eta gero eta tentu eta zuhurtzia handiagoaz ibiltzen naiz iritzi bat eman behar dudanean, edo kosta egiten zait inori ezeri buruzko leziorik ematea. Ondo ezagutzen ditut nire mugak, nire hu-tsuneak hainbat alorretan, nire esperientzia falta hainbat zereginetan. Oso presente dut gauza askori buruz dudan jakintza urria.

Baina bizitzea egokitu zaigun garai honetan, erraz egin daiteke laban, izan ere, eztabaida gehienak azalezkoak dira, eta hainbat gairi buruz askorik jakin gabe hitz egiten da. Saio batzuetako iritzi emaileak, adibidez, inolako arazorik gabe eta segurtasuna galdu gabe pasatzen dira gai batetik bestera, nazioarteko gai batetik tokikora, edo ekonomiari buruzko gai batetik kulturari buruzkora. Eta giro honetan, gero eta zabalduago dago aurrekoak esaten duenari gor, norberaren egia absolutua defendatzeko jarrera.
Ñabardurak eta testuinguruak gero eta gutxiago hartzen dira kontuan. Ez dago lekurik zalantzarako, edo irmoak ez diren erantzunentzako: denak izan behar du edo zuri edo beltz, edo bai edo ez, edo alde edo kontra. Eta bitartean, arazoen testuinguru eta erroei begiratu gabe, itsu eta sutsu eztabaidatzen dugu arazoaren ondorioen inguruan. Azalean bizi gara, egun batetik bestera kilo erdiko adituak sortzen dituen gizarte honetan.
Askotan pentsatu dut zer sentituko duen gai baten inguruko benetako adituak, gu guztiok gai horren inguruan eztabaidatzen entzuten gaituenean. Zer pentsatuko duen gaiari hainbeste ordu, ikasketa edota lan eskaini dion aditu batek. Hori pentsatzen dudanetik, menperatzen ez dudan gai bati buruz galdetzen didatenean, aurre-aurrean ikusten ditut irudizko aditu horren begiak, zain, nire hanka sartzea entzuteko prest. Begi horiei esker ikasi dut hobe dela ezer ere ez esatea edo norberaren hutsuneak aitortzea, gaiaz jakin gabe hitz egitea baino. Hala ere, bekatu egiten dudanean saiatzen naiz begi adituei barkamena eskatzen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902