Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Loiolabide eta Salbe auzoa lotuko dituzte Azpeitian

Udalak egin beharreko lanak azaltzeko bilera irekia antolatu du bihar arratsalderako udaletxean

2016(e)ko maiatzaren 5a, osteguna - 06:11etan eguneratua

azpeitia- Azpeitiko Udalak Loiolabide eta Sanjuandegiko Salbe auzoa lotzeko proiektu garrantzitsua burutuko du datozen hilabeteotan. Izan ere, egindako kalkuluen arabera, proiektu hori garatzeko inbertsioa 3 milioi euro ingurukoa izango da.

Udaletik aurreratu dutenez, “lan hauek Izarra eremuko urbanizazioaren azken fasearen barruan kokatzen dira eta Sanjuandegi aldeko partean hasiko dira, epe motzean”.

Hala, laster abiatuko diren lan horiek burutzerakoan “Etxebeltz-Izarra eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua gauzatuta geldituko da”.

Aitor Bereziartua zinegotziak azaldutakoari eutsiz, “datozen hilabeteotan egingo diren lanen artean daude Sanjuandegiko parte horretan izan ditzakeen uholde arriskuak saihesteko neurriak hartzea eta zubia eraikitzeko lanak”. Zubi berria eraikitzea Etxebeltz-Izarra eremuko proiektua onartzeko eta gauzatzeko ezinbesteko baldintza izan zen.

bilera informatiboaLoiolabide eta Salbe auzoa lotzeko proiektuak sortu dezakeen jaikinmina eta ardura kontuan izanda, Azpeitiko Udalak inguruko bizilagunei eta gaian interesa izan dezaketen herritar guztien partaidetzari irekitako bilera informatiboa antolatu du biharko.

Batzar hori 18.30ean hasiko da udaletxeko pleno aretoan eta bertan udal ordezkariek hastear diren obren inguruko xehetasunak emango dizkiete bertaratzen diren herritarrei. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902