Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bertako gaia

Ostadarraren koloretako zubia

Lesbiana, gay, transexual, bisexual, intersexual eta gainontzeko sexualitateen inguruan informazioa eta babesa emango du Goierriko Zubia taldeak. Taldekideek haien esperientzia kontatuta ikusgarritasuna lortu nahi dute.

M. Aranbururen erreportajea eta argazkia - 2016(e)ko maiatzaren 5a, osteguna - 06:10etan eguneratua

Iban Lage ormaiztegiarra eta Gemma Urteaga beasaindarra, Beasaingo zubi batean.

Galería Noticia

Iban Lage ormaiztegiarra eta Gemma Urteaga beasaindarra, Beasaingo zubi batean.

Eguzkiaren izpiek euri tanta bat zeharkatzen dutenean sortzen da ostadarra. Hori gertatzen denean, hainbat kolorez osatutako zubiak margotzen du zerua, ingurune ilunean kolorea jarriz. Zazpi kolorek osatzen omen dute ostadarra, baina dauden kolore horien nahasketak gama osatzeko adina gaitasun badu. Sexualitatearen alorrean ere, gauza antzekoa gertatzen da. 150 urte atzera eginez gero, kolore eta forma bakarreko erlazioak zeuden onartuta: heterosexualak. Eta sexualitatea bizitzeko beste modu bat zutenak albo batera baztertuak izaten ziren. Urte askoan zehar borroka egin behar izan dute (eta oraindik ere jarraitzen dute) haien eskubideak bermatzeko eta gizarteak ez baztertzeko.

Goierrin hainbat gaztek behar eta hutsune bat ikusten zuten LGTBI+ inguruan (lesbiana, gay, transexual, bisexual, intersexual eta gainerako sexualitateak). Ez zitzaien iruditzen jarrera okerra zegoenik gaiaren inguruan, ez zirela ikusgarriak baizik. Buruan zuten ideiari forma ematen hasi ziren iazko urte amaieran, urte hasierarako elkartzen hasi ziren eta jada osatu dute Goierriko Zubia taldea. Sei kidek osatzen dute, baina ateak zabalik dituzte parte hartu nahi duen edonorentzat. Helburu nagusia kolektiboari “ikusgarritasuna” ematea dute, baina horrez gain babesa eta laguntza ere emango diote behar duen orori.

Gemma Urteaga (Beasain, 1995) eta Iban Lage (Ormaiztegi, 1991) taldeko kide dira. “Ez nituen bi lesbiana edo bi gay kalean ikusten”, azaldu du Urteagak. Bazekien txikitatik gay eta lesbianak egon bazeudela, baina inoiz ez zituen ikusten. “Banekien Jesus Vázquez aurkezleak mutila zuela, hura zen niretzat gayen erreferente bakarra”, adierazi du, irribarrez. Eta hori izan da guztiaren abiapuntua. Goierrin ez zituzten bi emakume eskutik emanda kaletik ikusten, baina beste lekuetan bai: “Kostaldean, esaterako, bai ikusten nituen. Han ikusgarritasun gehiago dute”.

Eskualdean nabaritu zuten hutsune hori betetzeko sortu dute taldea, eta horixe nahi dute lortu Goierrin: ikusgarriak izatea eta ez ezkutuan ibili behar izatea. Taldeko kideek argi utzi dute ez direla profesionalak, baina lana egingo dutela ikusgarritasun hori emateko kolektiboari.

hezkuntza helburuTxikitan har-tzen diren ohiturak mantendu egiten dira heldutasunean eta baloreekin ere gauza bera gertatzen da. Haurtzarotik landu behar dira baloreak, heldua izatera iristean aldatu behar ez izateko. Eta horregatik haurrengandik hasita gazteengana iritsi nahi dute. Urteaga eta Lagek uste dute hezkuntzan dagoela benetako gakoa, eta horregatik gustatuko li-tzaieke eskoletan ere haien berri izatea. Lagek ez du zalantza egiten eta eskola “benetako zubia” izan beharko litzatekeela adierazi du. Modu horretan, txikitatik erakutsiko litzaieke haurrei bakoitzak nahi duen moduan bizi behar duela bere sexualitatea, “haren jabe bakarra norbera delako”.

Duela ez asko, Urteaga taldeko beste kide batekin izan zen Ordiziako Jakintza ikastolan, haren esperien-tzia kontatzen. 14-15 urteko gazteekin bildu ziren eta bizi eta sentitutakoak kontatu zizkieten ikasleei. “Garrantzitsua da erreferente bat izatea, jakitea bagaudela eta lagun-tza behar badute esku bat botatzeko gaudela”, nabarmendu du beasaindarrak. Lageren hitzetan, eskoletan formazioa ematea behar-beharrezkoa da eta egoeraren batean norbaitek ez badaki zer egin edo babesa behar badu, Goierriko Zubia hor dagoela gogorarazi du.

Esperientziaren ahotsaAurrean jarri eta pertsona batek haren esperientzia kontatzen duenean entzulea askoz ere gehiago “harrapatzen” du, eta besteen azalean jartzeko bidea ere zabaltzen dio. Urteagak bere esperientzia kontatzean ez du batere arazorik, baina oroitzen ditu momentu zailak ere: “Ohartu nintzen neskak gustatzen zitzaizkidala eta izugarrizko beldurra neukan”. Beldurra ez bere sentimenduak onartzeko, ingurukoek baztertuko zutela uste zuelako baizik. “Betiko” ezkutuan gorde beharko zuela ere pentsatu zuen.

Urte batzuk pasa ostean, ezin zuen barnean gorde eta ingurukoei jakinarazi zien emakumeak zituela gustuko: “Inguruko guztiek babes handia eman zidaten eta orduan pentsatu nuen ea zergatik itxaron nuen horrenbeste pausoa emateko”. Gurasoak ere alboan izan ditu uneoro. Kontatzerako orduan ez zuen asko pentsatu Urteagak eta halaxe esan zien. Babes handia eman ziotela oroitzen du eta galdera asko ere egin zizkiotela: “Amak, adibidez, jakin-min handia du”. Hala ere, azaldu du gurasoek nolabaiteko “kulpa” edo sentitu izan dutenaren zantzua baduela. “Zertxobait gaizki senti-tzen ziren ez zekitelako gaizki pasa ote nuen edo lagunek zein jarrera izan zuten”, azaldu du.

Lageren kasua bestelakoa da. Inoiz ez du beharrik sentitu bere sexualitatearen inguruan hitz egiteko eta normaltasun osoz bizi izan du: “Guztiek askatasunez eta errespetuz bizitzeko aukera izan behar dute, besterik ez”. Bestalde, errespetuaren beharra ere nabarmendu du ormaiztegiarrak: “Nerabezaroan, askotan, mina egiten da nahi gabe, eta agian pertsona batengan eragin handia du esandakoak”.

Goierriko Zubira jotzen duenak behar duenerako laguntza aurkituko duela azpimarratu dute. Bertan kolore guztiak onartu, babestu eta errespetatzen dituzte, zeruak ostadarraren kolore guztiak bere barnean hartzen dituen modu berean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902