Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Itziartarrek Erromeria Eguna ospatuko dute larunbatean

Endoia auzoko bizilagunek ere Asentzio jaiak ospatuko dituzte gaurtik igandera bitartean

2016(e)ko maiatzaren 5a, osteguna - 06:11etan eguneratua

deba- Itziartarrek eta nahi duten guztiek Andutz kultur elkarteak antolatzen duen Erromeria Egunaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren larunbatean.

Aurreko urteotan bezala, leku desberdinetako musikariak (Hernaniko fanfarrea, albokariak, txistulariak eta dultzaineroak, Debako txistulariak eta Zubietako joaldunak) eta trikitilari ugari (Xabi Olano eta lagunak, Julen Alonso eta Eneritz Aulestia, Josune Arakistain eta Uxue Amonarriz, Ostolaza eta Narbaiza) arituko dira Itziarko Erromeria Egunean.

Larunbateko egitarauari hasiera emateko kalejira izango da 11.00etan eta horren ondoren hamaiketakoa (12.00etan plazan), Itziarko eta Bianako dantzarien emanaldia (12.15), herri bazkaria (14.30ean frontoian), erromeria (18.00etan plazan) eta soinujoleekin erromeria (23.00etan).

Endoiako festakEndoia nekazal auzoko bizilagunek ere Asentzio jaiak ospatuko dituzte gaurtik igandera bitartean.

Hasteko, meza izango da gaur (20.00etan) eta horren ondoren Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariekin eta Josune eta Ander trikitilariekin auzo afaria.

Larunbatean, berriz, Gari eta Iñaki trikitilariekin erromeria egongo da “23.00etatik goizalderarte” eta igandean meza Nagusia (11.00etan), Itziarko dantza taldearen eta Jagoba eta Maddalen trikitilarien emanaldia (12.00), auzo bazkaria (14.00), herri-kirolak (17.30), Gorritiren animaliak (19.00) eta erromeria. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902