Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Etiopiara joateko urnietar bat behar dute

Boluntario lanak herriko edozein pertsonak egin ditzake, baina gazteek lehentasuna izango dute

2016(e)ko maiatzaren 5a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Urnieta- Azken hiru urteetan bezala, Urnietako Misio Batzordeak aukera emango dio urnietar bati Etiopiara boluntario lanak egitera joateko. Horretarako diru-laguntza Udalak emango du.

Hiru hilabete inguruko egonaldia izango da eta epe horretan janaria eta lotarako lekua ordainduko zaizkio hautaturiko pertsonari.

Hara joateko hilabeterik aproposenak iraila, urria eta azaroa direla adierazi du Jose Ramon Jauregik, Misio Batzordeko ordezkariak. Izan ere, uztaila, abuztua eta irailean joateko aukera egon daiteke, baina hilabete horietan jende asko egoten da. Beraz, laguntzeko aproposagoak dira udazkeneko hilabeteak.

Boluntario lanak egiteko zer behar den galdetuta erantzun argia eman du Jauregik: “lanerako gogoa eta ingelesa jakitea. Edozein ofizio jakiteak balio du: igeltsero, irakasle… Hori bai, ingelesa jakitea ezinbestekoa da. Han ingelesez komunika-tzen dira eta bestela ezinezkoa da”.

Aurten, Urnietan jaiotako edo erroldatutako pertsona guztiek izango dute izena emateko aukera. Hain zuzen, hori da berritasun nagusia, aurreko urteetan gazteei soilik ematen zitzaien aukera eta. Dena den, Jauregik adierazi du gazteek lehentasuna izaten jarraituko dutela.

Izen-emateko epea irekita dago jada eta uztailaren 10ean itxiko da. Interesa duen orok curriculuma Gaztegunera eraman beharko du. Halaber, helbide honetara bidali daiteke: gazteinformazioa@urnieta.eus

Behin eskaera guztiak jasota, elkarrizketak egingo dira eta uztailaren amaieran jakinaraziko da nor den hautaturiko pertsona. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902