Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Sorospen ikastaroa ‘La macarena’-ren erritmora

Elizondoko Osasun etxetik etorritako mediku eta erizainekin, 5. eta 6. mailako ikasleak, lehen sorospenei buruzko hitzaldia jaso genuen

Testua eta argazkia Baztan Ikastola - Jueves, 5 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:07h

Sorospen ikastaroan parte hartu zuen ikasle taldea, irakasle, mediku eta erizainekin.

Sorospen ikastaroan parte hartu zuen ikasle taldea, irakasle, mediku eta erizainekin. (BAZTAN IKASTOLA)

Galería Noticia

Sorospen ikastaroan parte hartu zuen ikasle taldea, irakasle, mediku eta erizainekin.

Apirilaren 21ean izan genuen hitzaldiak ordu bat bakarrik iraun zuen arren, pila bat ikasteko aukera izan genuen, Amaia, medikuarekin, eta Agurtzane, Ainhoa eta Paula, erizainekin. Ez genuenez inoiz horrelako gauzarik egin, guztiz berria izan zen guretzat kontatu zigutena. Horregatik arras interesgarria iruditu zitzaigun eta pila bat ikasi genuen.

Hasteko, Amaia medikuak konorterik gabe aurkitzen dugun pertsonekin zer egin azaldu zigun. Lehenik eta behin, pertsona hori bizirik dagoen ziurtatu behar da aurpegia astinduz eta ongi dagoen galdetuz. Ez badugu erantzunik jasotzen, ea arnasten duen ikusi behar dugu gure belarria bere aho ondoan jarriz. Baita eskua tripan jarriko diogu hau mugitu egiten den ikusteko ere. Arnasbidea zerbaitek oztopatzen duen begiratuko dugu, eta, hala bada, ahoa ongi irekiko diogu, kokotsa behealderantz tiratuz.

Ikusten badugu ez duela erantzuten 112ra deituko dugu, zer gertatzen den eta non gauden esanez telefonoaren beste aldekoei. 112koak iritsi bitartean bihotz masajea egingo diogu eta horretarako biktima lurrean etzanda paratuko dugu eta gu bere ondoan belauniko jarri.

Jarraian esku bat berstearen gainean jarri, besoak luzatu eta eskuaren orpoarekin bularrezurra bilatuko dugu, bi bularren tartean dagoena. Minutu batean 100 aldiz egin behar dugu indarra, eskuekin gogor behera zapalduz. Horretarako, postura on bat hartu behar dugu indarra hartzeko zapaltzen dugun aldi bakoitzean. Erantzun gabe jarraitzen duela ikusten badugu, bihotz masajearekin jarraituko dugu 112koak iritsi arte. Truku edo trikimailu bezala, bihotz masajean La Macarena kantuaren erritmoa jarraitzeko esan ziguten erizainek.

Zer egin janariarekin trabatuz geroOndoren, Agurtzanek, janariarekin trabatuz gero zer egin behar den azaldu zigun. Hasteko, pertsona hori eztul egitera animatuko dugu, hori izango baitzen soluzio erraz eta azkarrena. Horrek ez badu funtzionatzen, bizkarraren goiko zatian, lepoa baino beheraxeago eskuarekin bost kolpe emango dizkiogu. Honekin ere ez badugu emaitzarik lortzen, gure besoekin inguratu, bi eskuak lotu eta saihets azpian indarra egingo dugu eskumutur itxiarekin. Aurreko pausu guztiak alferrik badira, bihotz masajearekin hasiko gara, 112ra deitu eta hauek iritsi bitartean.

Azkenik, Ainhoak, zorabiatzen den norbaiti nola lagundu erakutsi zigun. Normalean, jendea beroarengatik edo tentsioa jaisten zaiolako zorabiatzen da, baina arrazoi gehiago ere egon daitezke. Pertsona bat egoera horretan aurkitzen badugu, segurtasun posturan jarriko dugu.

Baina zer da segurtasun postura? Hasteko, pertsona lurrean ez badago guk jarriko dugu bertan etzanda. Ondoren, zu pertsona horren alde batean jarriko zara belauniko eta alde horretako besoa L forman jarri eta kontrako aldeko hanka bildu egingo diogu, belaunarekin buruz behera jarritako V bat sortuz. Hori egin eta gero pertsona gure aldera jiratuko dugu belaun muturretik eta sorbaldatik helduz. Alde batera begira etzanda paratuko dugu horrela eta modu horretan ez du hainbeste arriskurik izango. Adibidez, botaka egiten badu ez da itoko.

Azalpen guztiak entzun eta gero, panpinekin eta gure gelakideekin praktikatu genuen ikasitako guztia. Mediku eta erizainak, bertan zeuden gaizki egiten genuena zuzentzen. Pila bat ikasi genuen, eta orain larrialdi baten aurrean zer egin badakigula esan dezakegu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902